Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hautesleria (ETCn 352 agerraldi) iz hautesle multzoa, hautesleak.
Egun batzuk gehiago eman zituen bere burua prestatzen hautesleriaren aurrean aurkeztu eta bere eginbeharraz eta beragandik espero zezaketenaz hitz egiteko. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 65. orr.
Presidentea kargutik kentzeko erreferenduma egiteko hautesleriaren %20ren sostengua jaso behar da gutxienez. Berria - Mundua 2004-06-04
Abstentzioak alderdi guztien hautesleriei indarrez eragin badie ere. Berria - Harian 2005-02-22
Arrazoiarekin galdegingo duzue: hautesleria seduzitzen ote du bada Bushek? ez. Berria - Mundua 2004-10-23
Hautesleria gaztea eta berria kontuan hartuz. Berria - Euskal Herria 2004-03-17