Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

haustura 1 iz haustea; haustearen ondorioa.

Cisternako gizon baten semeak, hankartean haustura ikaragarria zuen eta ezin zien inolako moldez hesteei eutsi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 447. orr.

Tolosarrak bi ornotan hausturak zituela jokatu zuen Atleticoren kontra.  Berria - Kirola   2004-10-05

Erorikoak haustura larriak eragin dizkio aurpegiko hezurretan.  Berria - Kirola   2004-07-21

Oso haustura txarra zaukak, gizona, txarrenetakoa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 15. orr.

Eremu elektromagnetikoen eraginpean jarrita, ADNan hausturak gertatzen dira.  Berria - Gaiak   2004-12-22

2 (gauza abstraktuekin)

Izadiaren eta gizartearen arteko hausturak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.

Beti barnatuz eta hedatuz joan izan den belaunaldien arteko haustura. Benetako haustura dago Cimabue-ren madonna baten eta Tizianoren emakume baten artean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 33. orr.

Determinismo hertsiarekiko haustura eta eboluzioaren aurrera-behar itsua bat datoz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 173. orr.

Gure arteko haustura ustezko hura ez zen gure irudimenaren hutsegite bat baizik izan. Baztertzea gorago aipaturiko gizarte-lotura horietako baten edo batzuen hausturaren emaitza da.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 436. orr.

Gizarte-sareen haustura saihesteko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 194. orr.

PP Espainiaren hausturari buruzko mamuak berpizten ari baita.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

UDF alderdiaren haustura bat.  Herria   2001-10-18

Eroskik zein Consumek jakinarazi dute hausturak ez duela eraginik izango langile-kooperatibistek urtero jasotzen dituzten mozkinetan.  Berria - Ekonomia   2004-02-05

Haustura ez da denbora eten bat, bereizi gabea, tartekatuko litzatekeena [...] bi aldi nabarmenen artean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 199. orr.

Horrek guztiak erabateko haustura ekarri zuen herrietan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 127. orr.

Jarrera gogo-biluzi horrek haustura asko sor zezakek literatur lantegiko kide bat baino gehiagoren psikologian. Erdi Aroan kristauen artean sortu zuen hausturarekin.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 102. orr.

Estatutuaren aurreko garaietan, eztabaida nagusietako bat erreformaren eta hausturaren arteko dilema zen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Haustura eta erreforma.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

2000ko maiatzaren 12ko hauteskundeak ETAren su-etenaren hausturaren ondoren iritsi ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Hausturazko gutuna erakutsi dit, ele zurikeria galanta baita.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 163. orr.

3 (izenondoekin)

Oreka psikikoaren haustura larri eta bat-batekoa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 38. orr.

Orainaldia iraganetik garatzen da haustura handirik gabe.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 298. orr.

Mende horretan jazo zen hasieran aipatu dugun logikaren historiako hausturarik handiena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 140. orr.

Lan horrek haustura garbia markatu zuen aitzineko filosofia guztiarekin.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 49. orr.

Ekonomia bakarra dugun toki berean haustura politiko handiak gertatzen dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 47. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haustura urteak. Kausaltasun biribil baten haustura unea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 15. orr.

HBren eta KASen haustura estrategiak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Rok Praznik Bidasoako jokalariak zuntz haustura du.  Berria - Kirola   2004-09-29

Eskuin izterrean gihar haustura baitu.  Berria - Kirola   2004-06-12

Sexualitatearen arau-hausturak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 219. orr.

Izan ere, Frantziako Kode Zibila zerbait bada, aurreko erregimen politikoaren lege haustura da.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 11. orr.

Lege-haustura berbera.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 161. orr.

Aitortu beharrean nago barne-haustura hura ez zela hain handia izan nire kasuan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 113. orr.

Kultur haustura eta aldaketa handia gertatu zen garai hartan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 310. orr.

Estatu-krimen bihurtzen baitu gizabide-haustura besterik ez dena.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.

Kalkaneo leherketa-haustura bilaterala.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 88. orr.

EAJren aukera erreformista mutur batean, eta ETA militarraren haustura estrategia bestean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus