Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
haustezin izond ezin hautsizkoa.
Helezina eta haustezina zirudienak bazuen, itxura batean, ahulezi puntu bat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 134. orr.
Zenbait etxek erabiltzen dutena [plastikoa] oso gardena da eta ia-ia haustezina. Berria - Gaiak 2004-12-23
Harri haustezinez baitzen egina. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 360. orr.
Gerra urteek elkarrekin odolez eta izerdiz lotutako soka haustezinei esker. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 130. orr.
· Horien hiruren sineste zintzo eta haustezinak salbatzen ditu herriak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 73. orr.
Oinarrizko maxima haustezin bati jarraiki. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 269. orr.