Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hausterre 1 iz ikatza, egurra eta kidekoak erretzean gertatzen den hauts hondakina.
Haien inguruan belar tarte zabalak ere hausterre bihurtuak izan ziren. lurrunezko zutabeak eta hausterrezko hodeiak hedatzen ziren nonahi. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 133. orr.
Lurrun eta hausterre beltzezko geruza. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 182. orr.
2 (orobat Hasterre) hausterre eguna.
Hausterre zortzian badira udaberriko tenporak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 222. orr.
Hirutatik behin, martxoan da hausterre. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 81. orr.
3 hausterre egun, garizuma hasten den eguna. ik hauste2 2.
Inor bizi ez zen aintzirako uharte batera eraman zezala bere txalupan, eta hori hausterre eguneko gauean egin zezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 956. orr.