Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Airatze, hauste edo leku-hustutze hauekin ez da bat bere batera, onera eta lehengo oinera horren aise bihurtzen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 202. orr.
Prezioen haustea ele zuhur eta apurrez aipatzen zuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 103. orr.
Bazekien bestalde haien arteko harremana eten zela nahiz haustearen arrazoiak ez zituen ikertu. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 175. orr.
Ez dira nahastu behar lege-hauste handiak eta ordena publikoaren hauste hutsa. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 177. orr.
Hainbat kolpe eta hezur hauste batzuk. Zer zirrara eta zer bihotz-haustea eragin zizkidan osaba gartzelatik ateratzen ikusteak. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 20. orr.
ik buruhauste.
7 krimen, 82 delitu, 159 arau-hauste, 6 suizidio eta 15 auto-istripu. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 261. orr.
Legeak arau hauste oso larriak, larriak eta arinak bereizten ditu. Berria - Euskal Herria 2004-03-09
Arau-hauste txiki batzuk ere igarri ditut. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 90. orr.
Ustezko atentatua trafikoko arau hauste bat besterik ez zela izan. Berria - Mundua 2004-12-03
Lege hauste xumea. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 210. orr.
Bi urteko epean bi lege-hauste larri edo gehiago egitea. Berria - Euskal Herria 2004-12-05
Lege-hauste handiren bat egingo zuela Anshelek bururatu zitzaion beste norbaiti. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 218. orr.
Uste izan zuen agindu hauste arina izango zela. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 370. orr.
Koldarkeria, gezurra, zin-haustea, begirunerik eza eta babesgabearenganako ankerkeria edo maltzurkeria. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 157. orr.
Bulda aipatu haiek ordaintzen baziren ere, etxerik gehienetan beldur emango zuen barau-hauste edo bijili-apurtzeak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 82. orr.
Geroztik dakigun bezala izan da kontratu hauste asko eta gure ondarkinak ez dira harat juaiten. Herria 2005-03-24
· Neutraltasun hauste auzi bat. Berria - Mundua 2004-03-13
Galarretan jokaturiko berdinketa hauste partidan. Berria - Kirola 2004-12-24
Orduan zer litzateke morboa?: legea hauste hutsaren laineza eta txoro-haizea? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 24. orr.
Naturaltasuna hiltzen duten legeak hauste aldera. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 40. orr.
arau hauste (29); buru hauste (50); buru hauste frango (9); buru hauste handiak (7); eta buru hauste (7)
hauste bat (3); hauste bezperan (3); hauste frango (9); hauste gehiago (3); hauste handiak (8); hauste larriak (4); hauste oso (5)
arau haustea (7); arau hausteak (7); buru hauste frango (9); buru hauste handiak (7); buru hausteak (15); lege hauste (18); lege haustea (8); lege hausteak (10); lege haustearen (3); zer buru hausteak (3)