Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hauspe iz hauts azpia.
Izan ere, lohadarretan arima zatirik bat ere geratuko ez balitz, ilindia hauspean ehortzirik ezkutatzen denez, zertatik liteke sentimena bat-batean lohadarretan isio, garra hausberotik bezala? Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 283. orr.
Auto berriak eta azkeneko berrogeita hamar urteetan zaharkiturik hauspeko lotan zeuden zalgurdiak. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 94. orr.
Gurea [historia] oso gutxi ezagutzen zenean, gure agiri zaharrak hauspean zeuden garaian eman zitzaion sinesgarritasuna iritzi horri. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 278. orr.
Laborantza iraunkorra dute hauspetik atera-arazi nahi. Herria 2002-09-12