Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hausnargai iz hausnartzeko gaia.
Bera atzera murgiltzen zen hain gogoko zituen gaietan, beste arazoren bat hausnargaitzat harturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 356. orr.
Luzarora gabe, ordea, Sobakevitxen herriaren agerpenak pentsamenduak ildo hartatik baztertu eta betiko hausnargaira itzularazi zizkion. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 141. orr.
Gogoetok hausnargai, jauregiaren eta mendiaren artean zegoen estalpe handi baterantz hartu zuen Norak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 217. orr.
· Boswell-ek hausnargai utzi dizkigun aieruak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 19. orr.