Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hauskortasun iz hauskorra denaren nolakotasuna.
Bizitzaren hauskortasunaren isla dela gaixotasuna, ezer izatekotan. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 89. orr.
Haren hauskortasunak erakartzen ninduen haren edertasunak bezainbat. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 109. orr.
Gauzen izaeran, emakumeen hauskortasunean, adinez txikien ahulezian eta baliagarritasun publikoan oinarritutako lege guztiak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 265. orr.
Orain aurrean neukan, hauskortasuna agerian zuela, piltzar egina. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 156. orr.