Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hausbero iz sua egin ondoren itzali gabe gelditzen den errautsa.
Aurpegi harrigarriki ezagunak hausberoan distiraka. Zonbien bezperako suaren tankerakoa zen bere baitako esperantza: hausbero hutsa, atzera nekez suspertuko zena. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 97. orr.
Izan ere, lohadarretan arima zatirik bat ere geratuko ez balitz, ilindia hauspean ehortzirik ezkutatzen denez, zertatik liteke sentimena bat-batean lohadarretan isio, garra hausberotik bezala? Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 283. orr.