Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
haurtasun 1 iz haurra izateko nolakotasuna.
UNICEF mundu zabaleko haurren eta haurtasunaren aldeko erakundeak. Herria 2004-12-16
Alde horretarik, haurrak itxuraldatu errealitatea bertze errealitate horren ezaugarri ere izan liteke: haurraren haurtasunarena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 12. orr.
2 ipar haurtzaroa, haur denbora.
Eskualdean iragan zinuen beraz zure haurtasuna, edo haurtzaroa? Herria 2005-07-14
Xahartasuna, biziko memento bat dela, haurtasuna eta gaztetasuna bezala. Herria 2003-11-06
Ama zentzean ihes joan zitzaidan zinezko haurtasuna lehiatzen nuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 217. orr.