Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
haurkeria iz haurrari dagokion egintza gaitzesgarria. ik umekeria.
Horretarik ere beste pixka bat, eta beste azieta baten bila joan, denbora pixka bat irabazteko eta holako haurkeriak. Haurkeriak ala tzarkeriak? Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 76. orr.
Ez ote nuen haurkeria gaitza egina Magaliri hoin atxikia izanez. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 133. orr.
Baduzue bai burutik horrelako haurkerietan aritzeko! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 160. orr.
Sekula ez nuen usteko Angela bezalako neska batek halako haurkeriak sinetsiko zituenik. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 66. orr.
Zer haurkeria! Herria 2004-07-01