Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hatsantu, hatsant(u), hatsantzen 1 da ad arnasestuka jarri. ik hatsanditu.

Zeren bat-batean hatsantu baitzen, bertze zorabio batek hartu balu bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 440. orr.

Baina, bide xuko, patartsu eta harritsu batean naiz oraindik, eta hatsantzen hasia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 42. orr.

Suprefeta gorri-gorri eta hatsantua heltzen ikusi zuten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 167. orr.

Txakur emea atzetik urrats astunak eginez, hatsantua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 94. orr.

Borboi dohakabeek, hatsantuta, ezin zuten haren ondotik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 62. orr.

Eta munduko patxadarik ederrenean jartzen zen berriro, larritu gabe, hatsantu gabe, kopetan izerdi tantarik gabe.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 181. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Helburu militar guztiak bete dituen eta jada zer kolonizatu ez dakien armada hatsantu bat bezalakoa da zuen kultura.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 37. orr.

Etengabeko musu sakonaz elkartzen ziren berriz, Janina aldion Werner hatsantuaren gainean zaldizka zihoala.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus