Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nako hatsanka zebilen, hedailo. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 27. orr.
Arnasa hartu ezinik, hatsanka hurbildu zen leihora. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 86. orr.
Hatsanka ginen, izerditan, eguzkiak gero eta ankerkiago jotzen gintuela. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 165. orr.
Orduan ohearen gainean jartzen zen, hatsanka. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 9. orr.
Ohe batean ikusten baitu bere burua iraulka, edo, hatsanka, hotsik atera gabe oihuka. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 161. orr.
Katy hatsanka eta puzka doa beti bezala. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 265. orr.
Eta zutik geratu nintzen, beldurraren beldurrez hatsanka, pentsatzeko ere gauza ez izateraino asaldaturik, ia erortzear. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 178. orr.
Ahmetek jotzen zuenean, mendiaren hatsanka eta sumina handitu egiten ziren. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 19. orr.
· Gainsbourg-Birkin bikotearen hatsanka-patxanka saioa amaitzen zenean hasieratik abiarazten zuen abestia automatikoki, behar hainbat luzatuz. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 101. orr.