Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hatsangaka adlag hatsanka.
Funtzionario itxurako apeza, hatsangaka, kasulla lepotik behera zintzilik eta isipua eta otoitz-liburua altzoan estutzen zituela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.
Gelarat sartu ginenean, hatsangaka eta hatsalboka ediren genuen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 184. orr.
Zalditik jaitsi bezain sarri eneganat lasterka eta hatsangaka zetorkidala [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 120. orr.
Baina osabak berdin segitu zuen, hatsangaka eta ziztuka, begiak ireki gabe. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 185. orr.
Argazkilaria gibelean neraman, hatsangaka. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 236. orr.