Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hatsaldi iz hats hartzea, arnasaldia.
Niniaren lehen hatsaldiak lurra irentsi eta inarrosiko zuela zirudien. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 26. orr.
Hatsaldi bakoitzean (gabe gehiago produzitzen zela eta, ez zieten maskarillarik eskaintzen) coke hauts pila irensten zuten. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 167. orr.
Lurrun laino bat askatzen zuen hatsaldi bakoitzean. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 41. orr.
Eta pipari bertze hatsaldi bat egin, kokotsa jaso, eta kezko hiru eraztun biribildu zituen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 25. orr.
Airearen usnatzeko-edo sudurrez hiru hatsaldi luze egiten zituela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 413. orr.