Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haren hatsa hauspo hautsi batena zen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 551. orr.
Sareetarik libratu nahian lehorrerat jauzi egiten duen arraina bezala, hatsik gabe geratu bainintzen ni ere bat-batean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 390. orr.
Egitekoak hats gabe uzten ninduen, beteegi zegoen etxea, berriegia zen atsekabea. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 37. orr.
Emakumearen hatsean hortz-ore fluoreztatuaren kutsua ezagun zen oraino. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 107. orr.
Hala ikusi ahal izan nuen nola egin zitzaion Mattini hatsa gero eta ahulagoa. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 375. orr.
Orduan nire izana zein izenak gorrotatzen eta murruak arrasatzen ditut, burua apal, hatsa labur eta begiak altzairu. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 70. orr.
Hatsa motz geratu zen jendea. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 74. orr.
Bidegabekeria horrek hatsa mozten zion! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 163. orr.
Jendea xifritua, pariatzaileak hatsa moztua. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 35. orr.
Aurpegia gorri-gorria, hatsa hanturik, erdi garrasika. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 95. orr.
Mementu ezin egokiagoa izan zitekeela hura edabearen hartzeko eta neure hatsaren eteteko, neure hatsaren gainean nengoelarik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 647. orr.
Kanporatu nintzelarik, gizona tel-tel-tel ari zitzaion emakumeari, hatsari lotzeko beta ere hartzen ez zuela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 113. orr.
Eskaileretan goiti bi aldiz pausatu behar izan nuen, arnasestuka, hatsari lotu ahal izateko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.
Gero, begiak bildu eta hatsa atxiki nuen, tiro-erauntsiaren esperoan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 373. orr.
Harekin baziren hatsa zintzurrean trabatzeko moduko neska panpoxak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 114. orr.
Nire belarri ertza bere mingain hezearekin miazkatzen segitu zuen eta dagoeneko hatsa berotzen hasia zuen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 118. orr.
Beldur latz ikaragarri batek hartua nago, hatsa tapatzen didan beldur batek. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 130. orr.
Premiazko hatsa loditzen eta haragitzen zihoakion, zaina noiz nahi tapa zezakeen birla erraldoi bilakatzeraino. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 336. orr.
Litekeena da gau osoa hats batez egitea, lozorroan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 31. orr.
Ama hondar hatsetan zegoela erantsiz. ik beherago 7. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 156. orr.
Herioren hatsa hain gertuan sentitzean. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 62. orr.
Zenbat aldiz esan ote didate, aldez edo moldez, nire idazkeran ahozkotasunaren hatsa sentitzen dela? Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 62. orr.
Galileoren liburuen artean ediren zuela osabak bere arimaren hatsa eta goi-arnasa. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 116. orr.
Egitekoak hats gabe uzten ninduen, beteegi zegoen etxea, berriegia zen atsekabea. higidurak uniformea izan behar du, erritmikoa; erritmoa hatsarena litzateke; itsasoak sentiarazten duen hatsarena, esate baterako. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 37. orr.
Bazirudien, bai, izarren eta astroen hatsa alde genuela berriro. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 110. orr.
Bere hats beroegiaz garondoa goritzen zidalarik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 382. orr.
Gizon lokartu baten hats geldo sendoarekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 324. orr.
Haren hats kirastua saihesteko. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 76. orr.
Kloroformoaren hats itogarria. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 11. orr.
Denbora berean hats epel baketsu bat barreiatzen da borda barnean. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 141. orr.
Zeren hilezkorra balitz eta gorputza aldatuko balu, bizidunen azturak nahastu egingo lirateke [...] belatza airearen hatsetan dardaratu eta hanka egingo luke, usoa etortzean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 207. orr.
Hats handiko bertsoak. Askoren artean «Rataplan» - 44. orr.
Kemalek hats mitikoko historia bat eskaintzen dio irakurleari, prosa aberats eta oparoaren bidez, "Homero" berri bat balitz bezala. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 9. orr.
Lotan bezala, begiak hertsirik, hats-hotsak eta ziztuak berriro nagusitzen zitzaizkiola. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 184. orr.
Bizi horiek nehoiz desbiderarazi gabe, izan istripu, izan bat-bateko hats-galtze. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 143. orr.
Minutu bat geroago, sudurpean odol negar mehe bat zuela itzuli zen, hats-goitika. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.
Berehala, hasperenka eta hats-estuka, garbitu zuen nork bere odola. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 87. orr.
Hala garbitu ninduen arimaren barrendik eta utzi ninduen bizi-berriturik eta hats-berriturik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 399. orr.
Hartan setatzen da, arnasari arnas, harik eta irentsitako keak arnasa laburtzen dion eta hats-neketan itotzen duen arte. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 39. orr.
Ikerketa batzuen arabera, Hego Euskal Herrian 135.000 hats-nekedun badaude, erran nahi baita jendetzearen %5. Herria 2004-05-13
Haize xuriak ile bakanak mugiarazten zizkiola, gorputz hilaren zurruntasuna bizi hats ezinezkoaren irudipenaz eztituz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 202. orr.
Gizona zentauro baita, haragia eta adimena nahas-mahas, jainko-hatsa eta hautsa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 23. orr.
Bizi-hatsa eman niezaien eskatzen zidaten, eta ezin nien eman. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 19. orr.
Hortik hara, buhamea hitza ahoskatze berarekin, bapore-hats heze hori etortzen zitzaion kasko zokoaren kilikatzera. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 10. orr.
Halaxe aditu nuen haren hats ustela. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 295. orr.
Putzua errekatxo bihurtzen ari da busaren aurrealdera bidean, sekulako hatsa zabalduz inguruan. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 72. orr.
Ea ideiarik daukadan zelako hatsa darion kiskalitako gorpu bati. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 78. orr.
Hats higuingarria badia guztian. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 246. orr.
Arrain gazituen hatsa zebilen airean. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 312. orr.
Hezetasunak izerdiz blaitzen zituen bazterrak, hats kiratsu bat hedatzen zen, zur usaintsuen eta lore atsituen urrin zakarrez kargaturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.
Hats atsituen kakofonia zen hura, ore egosi, gruyere eta bola gazten astuntasun bigunetatik olivetaren erpin alkalinoetara. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 331. orr.
Nire alkandora bat eskatu dit eta, tamalez, ondoegi ezagutzen diodan izerdi hatsarekin itzuliko didala pentsatze hutsak goragalea ematen dit. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 155. orr.
Ardo-hatsa zuen, eta hortik atera nuen atxilotu berria zela. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 182. orr.
-Katu hatsa -otu zitzaidan, eta Lis han egona zela pentsatu nuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 238. orr.
Mahaiaz bertzaldera, poliziaren urde hats latza aditzen ahal nuen, hain bainuen gertu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 273. orr.
Halatan, Plantsungo nagusi zaharrak azken hatsa eman zuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 97. orr.
Ene lagunetarik anitzek, arrunt flakatuak, azken hatsa emaiten dute. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 121. orr.
Arratsalde batez, abendu hastapenean, azken hatsa eman zuen eta biharamunean ehortzia izan zen Sarako elizan. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 171. orr.
Eta azken hatsa jaurtiki zuen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 559. orr.
Kristo gurutzefikatua, bere azken hatsean, Aitari erraiten diola: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 143. orr.
Aita edo ama azken hatsetan ikusi eta esperantza lantzen, iraultzen eta zaintzen zuten oraino. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 327. orr.
Zenbait egunez, Frantzia serioski kolpatua da, azken hatsetan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 69. orr.
Italiako Fossaltan Gerla Handia azken hatsetan zelarik. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 27. orr.
Ikusten nuen, batez ere, malkotan hats-bahi, haatik bakan eta lazki baizik isurtzen ez bazitzaizkion ere. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 412. orr.
Umetan, maiz saiatu nintzen gas-ganberara laguntzen, preso eta beldurrak airean irudikatzen nuela, seme-alabei egin zietenaz herioan kezkaturik, itorik, hats bahi, izu-laborrian, ezerezturik. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 43. orr.
Denik eta keinurik xaloenaz, ustezko soraiotasun haren ondoren berehala zetorkion izua, hats-bahia, hotzikarak, negar-zotinak, eta tarteka oihu batzuk, ez ordea hitz ebakirik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 414. orr.
Domengak ezpainak ausikitzen zituen eta Graxik hats bahitua zirudien. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 82. orr.
Hitz horiek gogoan nituela, hats-bahitua, heldu nintzen azkenean Mathias utzia nuen tokira. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 169. orr.
Hats-bahiturik arribatzen zarete horietarik bakoitzera. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 92. orr.
Zaldia hain basaki akuilatu zuen non, hara heltzean abere gaixoak bere burua lurrera bota baitzuen, hats bahiturik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 134. orr.
Ez zitzaion aurpegiko ginarre bakar bat ere mugitu hautetsiak agertzen ikusi zituenean, lasterketak hats bahiturik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 154. orr.
Ito beharrean hitz egin zuen, birikek arnasa hartzea galaraziko baliote bezain hats-bahiturik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 100. orr.
· iz Zakur zanpa alimale bat entzun zuten, entzun eta bertan, zakurraren hats bahitua gibelean susmatu. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 30. orr.
Gero izango genuen oihalak igo, ontziari hats berria eman eta gure pilotu antzea erakusteko parada. Ideia eta hats berriak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 174. orr.
Nafarroa Behereko dantzei hats berria ematen die Mattin Irigoienen obrak. Berria - Kultura 2004-07-17
Hats berri bat emaiteko, bizi berri bat nolazpait, diosesa guziari. Herria 2002-12-05
Esku ahurrak kristalaren kontra iltzatuta, aurrera-atzera gabiltza, eta kristala lausotzen dugu gure hats beherapenez. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 271. orr.
Zuzendari txit agurgarriak hats egin du dado-potoaren ahoan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 70. orr.
Hats egin zuen azazkaletako batean alkohola lehortzeko. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 99. orr.
Jaunaren haizeak hats egiten zuen uren azalean gaindi. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 28. orr.
On hutsa, garbi hutsa, hats-eginaren arnasa betea... zerbaiten minak bixitzen ditu, eta biziagotzen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.
Zergatik ez genion aireari berari ere uko egiten eta hari bidea behaztopatzen eta hersten, zeren hats egitea ere bertze plazer bat baita? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 502. orr.
Lerrora bildu eta hats egin duzun arte, ez dituzu lagunak behakoaz bilatu. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 28. orr.
Egiten dizkio hats gabetzeraino arrazoinamenduak, frogatu nahi baitio borondateaz bertzerako sentimendu bat ez daitekeela izan makurkeria. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 164. orr.
Tarrapatan mintzo zitzaigun, hats hartzeko etenik gabe. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.
Ez al diok aitonari hats hartzen utzi behar? Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 290. orr.
Hats hartu du ikusi duenean Fernanen ondotik abiatzen, aldi berean mainguka eta lasterka. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 81. orr.
Ehun bat kilometroz bide xidorrean autoaren jauziak jasan ondoan errege-bide gudroinatuan sartu zirelarik, hats hartu zuten. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 104. orr.
Osabak, barren-barrendik hats harturik, erantsi zuen: [...]. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 158. orr.
Jacques bularra jasotzen zioten arnasaldi handiz hasi zen hats hartzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 228. orr.
Emaztearen hankartetik isuri gorri eta beroa bazetorren burrustan, hatsartzen zuen oroz, airez betetzen eta arras husten zen, hiltzear. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 25. orr.
-...Hala ere -hats hartu nuen-, atso batez ari garela, ez dakit inora garamatzan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 104. orr.
Bizirik ziharduten apurren hats hartze kolpekatua. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 252. orr.
Hats hartze soilaz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 202. orr.
Minutu zenbait oraino eta hatsartze ahula baimentzen zuten hodiak ilkiko zituzten, karranka motz eta bip ozenak geldiaraziz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 338. orr.
Ez, ez daki holako barne-iraultze eta barne-hazkurritze horien berri, gaurko egunean bereziki, bere laster-burrunba-biraketa artetik hats-hartze baten egiten ez dakien gizon berri hunek: geldi bai geldi hadi, hi, lasterkaria, ikusteko baizik ez balitz ere xuxena dukan hartu bidea! Herria 2002-09-19
Lasterkaria uhinetara eroriko zela zirudion eta hatsa bahitzen zitzaion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 134. orr.
Goiz nabar haietan hatsa bahitua, antsiaz hanpatua eta izerditan iratzartzen nintzen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 138. orr.
Jartzen naiz ni ere ohe gainean, hatsa hartzeko pixka bat eta ene sentimenak ordenatzeko. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 29. orr.
Ixtaño bat egoiten dira berriz hatsa hartzeko doia, bur-zoratuak bezala. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 24. orr.
Murru baten kontra bermatu zen, hatsaren hartzeko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 60. orr.
ahoari hats egin (3); azken hats (4); barrendik hats (8); barrendik hats hartzen (6); bere hats (6); bere hats beroa (3); berriro hats (4); berriro hats hartzen (3); bizi hats (3); eman hats (3); eta hats (25); eta hats hartu (3); eta lur hats (3); gure hats (3); halako hats (3); haren hats (8)
hats arin (3); hats bahi (3); hats bahitua (3); hats bahiturik (7); hats bat (4); hats batek (3); hats batez (3); hats bero (3); hats beroa (6); hats berri (47); hats berri bat (33); hats berri baten (7); hats berria (7); hats edo (3); hats egin (17); hats egin eta (7); hats elkarteak (8); hats eman (3); hats eta (6); hats hantua (4); hats har (5); hats hartu (14); hats hartu nuen (5); hats harturik (3); hats hartze (4); hats hartzeko (4); hats hartzen (26); hats hartzen zuela (16); hats higuingarria (4); hats kolpean (4); hats nekeak (3)
zure hats (4)
azken hatsaren (3); bere hatsaren (5); eta hatsaren (6); hatsaren gainean (4); hatsaren hartzea (5); hatsaren hartzeko (6); hatsaren poesia (31); hatsaren poesia eguna (6); hatsaren poesia ekitaldia (3); hatsaren poesia olerki (3); neure hatsaren (3)
azken hatsean (6); azken hatseraino (8); azken hatsetan (11); azken hatsetan zelarik (3); hatsetan zelarik (3)
eta hatsik (3); hatsik ez (3); hatsik gabe (14); hatsik gabe geratu (3)