Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Halako lotsa halako laido halako hastio halako ahalke halako amorrua sortu zait erraien zuztarretan, non ihes egin baitut atzerantz, ahal nolaka, ziegarantz. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 142. orr.
Bere asti preziatutzat hartu beharko lukeena, hastio bihurtu zaio egungo gizamoduari. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 257. orr.
Zubi bat lehertzen duenak, ezin leher dezake hastioz ez bada. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 79. orr.
Egunero errepikatzen zidan armada hastio zuela. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 121. orr.
Txinatarrak, kasurako, hastio ditut. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.
Hastio zuen zinez. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 11. orr.
Ez zitzaion gustatzen zain egotea, zain egotea hastio zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 143. orr.
Prentsan bakanak dira larunbat edo igande arratsaldeko beharra hastio ez dutenak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 194. orr.