Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hastiatu, hastia, hastiatzen du ad higuindu, gorrotatu.

Eliz-gizonek eta fededun gehienek hastiatzen zuten gobernamendua eta meneko zituen ezkerreko alderdi politikoak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 69. orr.

Jendeeri erakutsi zioten inperialismoa hastiatzen bainan ez britainiarra.  Herria   2004-11-25

Bizia xehekatu ziotenen kontrako gorrotorik ez zuela, beraiek zutelako funtsean beren izaera, nortasuna eta geroa hastiatzen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 58. orr.

Nehork ez du Jainkoa hastiatzen ahal.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 557. orr.

Behartzen nauzu zuri beldur izatera, zu hastiatzera menturaz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 99. orr.

Bi milagarren urte honetan, egunak erasiatua, larderiatua, gogorki akuilatua, hastiatua, gaitzetsia eta honenbestez kanporatua izaten higatu nuela.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 146. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus