Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tenpluko apaizentzat gordetako gari-hasikinak eta ardo eta olioaren hamarrenak ere jatea erabaki dute, herritar soilak ukitu ere ezin ditzakeenak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 151. orr.
Eta urte betez ahaide hurbilenek beren etxeetan edukitzen dute uzta guztietako hasikinak eta erreki opariak eskainiz, eta azkenean hiri inguruan uzten dute zutarri momiaduna. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 327. orr.
Beheratze luze horren hasikinak Frantziako Iraultzaren gogortadak ditugu. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 27. orr.
Euskaldunak eta haien peuple qui s'en va edo badoana famatu zituen Reclus-ek: jende noblea, noizbaiteko mundu galdu baten azken aztarna, denboraren hasikinetatik datozen haien bikaintasun mirakuiluzki gordeak, eta hau eta hori eta bestea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 276. orr.