Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sobornatzaile hasiberri baten istorioa kontatzen da bertan. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 19. orr.
Bere giro bereko gazte hasiberri, talentudun bat ezagutu zuen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 144. orr.
Hau Kristoren atleta hasi berria zen oraindik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 338. orr.
Gure Informazio Zerbitzu ttipi, hasiberri eta eskarmenturik gabea. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 70. orr.
Oihal hasi berriari buruz ez zen ezer zabaldu. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 218. orr.
Uda hasi berriko egun batean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 206. orr.
17 urteko futbolari hasiberri bati milioi batzuetako kontratu berria eskaintzea. Berria - Kirola 2004-02-10
Kanta horren doinua omen da, usarioz, albokari hasi berriak aurrenekoz ikasi behar izaten duena. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 21. orr.
Harrituta begiratu zion Cioni zailduak Cunego hasiberriari. Berria - Kirola 2004-05-29
Eta zer zela eta ibili behar zuten ni bezalako hasiberri baten atzetik? Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 128. orr.
Egia esan, ni hasiberria naiz lan honetan, Brent andrea itzuli arte nago. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 24. orr.
Aizkoran hasiberri samarra da. Berria - Kirola 2004-04-27
Baldarka ibiltzen hasi berri den semeari. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 135. orr.
Anne, Oñatiko mutil batekin bizitzen hasi berri zena. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 166. orr.
Lehenengo lanean hasi berria omen zen. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 70. orr.
Irudimenik gabeko mutil baldarra bainintzen ni alor hartan, orduantxe hasi berria. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 162. orr.
Gerra hasi berria zen. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 41. orr.
Bertso eskolan hasi berriak gara. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 245. orr.
Batxilerreko seigarren kurtsoa hasi berria zenean. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 23. orr.
Hasi berri dugun urtean. Berria - Euskal Herria 2004-01-02
Gaueko patruila hasi berria genuela izan zen deia, jauna. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 58. orr.
Hamabi orduko ikastaroa egin zuten hasiberriek, lanpostuaren gorabehera guzti-guztiak ikasteko. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 103. orr.
Izen handiko artistak nahiz hasiberriak. Berria - Kultura 2004-04-13
Musikako klaseak ematen zizkien hasiberriei atzeko gelako piano zut zaharrean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 261. orr.
Hasiberrien hutsak egin ditugulako. Berria - Kirola 2004-05-01
-Hasiberrien kontuak -esan zidan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 83. orr.
Gaur, Azpeitian, Hasiberrien Torneoko partidak. Berria - Kirola 2004-05-21
Halaxe detektatzen dute ikasleek irakasle bat noiz den hasi berri esku-txuri asmo onekoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 21. orr.
Zigortze kontu haietan hasberri inorant bat nintzela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 394. orr.
Bat-batean ari den hasiberriak ere izan dezake tentazioa bertsoa erabat "buruan pasa" arte ez ekitekoa. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 19. orr.
Edward Mille eskarmenturik gabeko hasiberri handikote eta baldarra iruditu zitzaion. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 138. orr.
· Gu soinua jotzen hasi berri hartan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 29. orr.
Meteorologia hasiberritan, datu pila hartzen ibili ziren: zenbateraino hoztu zen kearengatik tenperatura, gertatzen ziren efektu optikoak, euri zikinak eta beste. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 319. orr.
Bushek duela bi urte heldu zion beldurraren kanpainari, Irakeko gerra hasiberritan. Berria - Gaiak 2004-12-02
Luteroren Erreforma hasi berritan idatzia dela [liburua]. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 11. orr.
Gerra aurrekoak ez dituk, baina bai Gerra hasi berritan gertatutakoak. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 111. orr.
Galdu egin dugulako hasi berritan genuen komunikatzeko grina. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 25. orr.
Erietxean lanean hasi berritan, ez omen zuen egiten jauzi. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.
Garai batean, gu Bilbora etortzen hasi berritan. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 65. orr.
Aitorrek beste pipada bat jo dio zigarroari, eta, ia-ia hasi berritan, behera bota du, arroketara. «Bizia lo», 2003 - 89. orr.
Hasi berritako gure goiti-beheitiak eta hondar urteetako desenkontruak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 366. orr.
Ez zituen partekatzen, bertan egonagatik, hasiberritako nire gogoberotasun haiek. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 103. orr.
Erresistentzian hasi berritako gazte batek. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 55. orr.
Zer gehiago espero zitekeen hasi berritako negozio hartatik? Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 44. orr.
hasiberri batek (8); hasiberri baten (9); hasiberri onenaren (3); hasiberria da (7); hasiberria naiz (3); hasiberriak direla (3); hasiberriak izan (3)
hasi berritan (38)