Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hasarazi, hasaraz, hasarazten du ad hastera behartu.
Ondoko hilabeteetan Klenttek hargin lanak hasarazi zituen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 68. orr.
Homeward bound-ek jendea kantuz hasarazi zuen. Berria - Kultura 2004-08-03
Handik, ordea, beste hutsegite batek oinazerik handieneko eremuetara bidal dezake berriro, eta handik berriro bere transmigrazio katea hasarazi. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 45. orr.
Graxik hain lañoki egin zuen galderak beste emazteak karkailaka hasarazi zituen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 93. orr.