Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aterkia jantzi eta buru-has, loiroa zeharkatzen zuen oilategiraino. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.
Musika militarra, Chirac pasatzen ikusi diat buru-has, bere autoan jendetzari agurka. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 300. orr.
Bazter ditzaten ere kasketak egonez edo buru-has edo bonetarekin. Herria 2004-10-07
Barrako mutur urrunenean ziren: luzea, txima-luzea, belarritakoduna eta meharra bata; ñarroa, kaxka-motza, belarri-has eta are meharragoa bertzea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 314. orr.
Aurpegi-has zeramaten zerraldoan le lo ri lo bai le lo, hilobia malko-euriz jarioan. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 177. orr.
Istantean jalgitzen dira aztal-has, ardura belaunez beheiti ez doan artile marroizko atorra hutsa soinean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 67. orr.
Uste duzu irakurle, astotik mandora eramaten zaitudala, baina ez da hala: hitzak odoletan, larru-has dauzkat eta den mendreneko haize firfira beroak zauriak zornategi, irekitzen dizkit. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 17. orr.