Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hartzekodun 1 iz hartzekoa duena; dirua zor zaion pertsona edo erakundea. ik hartzedun. ant zordun.

Bere hartzekodun txikiari zor dion dirua han baitago.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 87. orr.

20.000 hartzekodun ditu konpainiak eta 63.000 milioi dolarreko zorra.  Berria - Ekonomia   2004-07-16

Bonoen hartzekodunek, akziodunekiko lehentasuna baitute noski.  Berria - Ekonomia   2004-11-17

Kanbioa parea baino baxuago dagoenean, galdu egiten du [Estatuak] zordun gisa, eta irabazi hartzekodun gisa; galdu egiten du erosle gisa, eta irabazi saltzaile gisa.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 77. orr.

Eta zerk ote darama emakumea (gure begietan) bere burua eta gorputza hartzekodun gisa sentitzera?, azkenik gabeko hartzeko bat kobratzera?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 91. orr.

Kontratuen fede onak eta merkataritzaren segurtasunak legegilea behartu egiten dute hartzekoduna zordun iruzurgilearengandik babestera.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 97. orr.

Hartzekoduna hilda zorrik ez, konprenitzen al duk?".  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 62. orr.

Bretton Woodseko erakundeak, hartzekodunen eskaeren eta zordunen premien artean ebazle-eginkizuna betetzetik urrun, hartzekodunek eskaturiko ekonomia zordunen erreformaren tresna izan ziren.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 190. orr.

2 (izenondo gisa)

Krisi horietan, herrialde hartzekodunek politika ekonomikoaren definizioan esku hartzen dute.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 143. orr.

Estatu hartzekodunek zor publikoa ezabatzeko harturiko neurriak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 156. orr.

Salbamendu plana izenpetu dute banku hartzekodunek.  Berria - Ekonomia   2004-05-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere hartzekodun (3); eta hartzekodunen (3); hartzekodun gisa (3); hartzekodunen konkurtsoan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus