Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta zerk ote darama emakumea (gure begietan) bere burua eta gorputza hartzekodun gisa sentitzera?, azkenik gabeko hartzeko bat kobratzera? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 91. orr.
Orduan, kalte, mesede eta barkakizunen -zor-hartzekoen- etengabeko kontadurian penatzera erortzen gara. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 171. orr.
Egunoroz izaiten zirèn diru-sartzeak, salerosiak eta zor-hartzekoak, finean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 597. orr.
· -Zer dugu guk oraindik hartzekorik geure aitaren etxean? Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 87. orr.
Hartzekoak gurdian kargatu eta alde, zer egingo genuen ba! Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 103. orr.