Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hartzeke adlag hartu gabe.
Tronpeta-soinuak entzun ondoren, atsedenerako astirik hartzeke, musika bandak baltseari ekin zion. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 76. orr.
Balzacen ustez, gizartearen aitak ere agindu egin behar du, sendo, jendailaren apetak eta umekeriak aintzat hartzeke. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 28. orr.
Gizarte ongizate globalaren eta kapital naturalaren mugak batere kontuan hartzeke. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 43. orr.