Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bietako batek hartz ama batekin alde egin duelako hotsa ere zabaldu da. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 165. orr.
Abuztuan jakin zuten, adibidez, Cannelle-k kume berria zuela, argazki kamera automatiko batekin egindako irudian titiak handituta agertzen baitzen hartza. Berria - Euskal Herria 2004-12-09
Kumea arra dela, eta haren aita Nere izeneko hartza dela. ik beherago 11. Berria - Mundua 2004-11-05
Lehoiak eta hartzak akabatu ditu zure morroi honek. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 50. orr.
Bai, bakarrik joan ohi zen hartzak ehizatzera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 214. orr.
Petri Strogoffek hogeita hemeretzi hartz baino gehiago bota zituen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 57. orr.
Bi hartzek zaintzalea hil dute Sobrongo parke naturalean, Arabako probintzian. Herria 2001-04-26
Siberiako ehiztarien kolpe ospetsuaren erakusgarri ederra, ganibet ukaldi garbi-garbia, kontu handi-handiz joa, hartzaren larru preziatua ez hondatzeko, prezio handia lortzen baitute haren truke. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 164. orr.
Hartzaren larrua saltzen ari nintzen hura akabatu aurretik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 129. orr.
Bost bat ardi eta ahuntzen bat edo beste akabatu ditu 280 kiloko hartz ar horrek. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 122. orr.
Pirinioetako azken hartz arre emea. Berria - Harian 2005-04-10
ik beherago 8. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Paseoan joatea eta bueltan etortzea hartz gris bat ere hil barik. ik beherago 13. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 112. orr.
Tea berotzen jarri orduko bertaraino hurbiltzen zitzaizkien hartz beltz lotsatiak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 239. orr.
Tximino, suge, krokodilo, hartz inurrijale edota arantzurdekia. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 279. orr.
Hartz bezatua ere trebea izaten baita zenbait langintzatan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 158. orr.
Hartz izigarriak Concheko herrixka ikaragarriko lasterrean trebesatu omen zuen, gelditu gabe. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 137. orr.
Pirinioetako hartza ederki ezagutzen du, hamaika urte eman dituelako haren atzetik. Berria - Harian 2005-04-10
WWFk ohartarazi du gai kimikoek Artikoko hartza kutsatu dutela. Berria - Gaiak 2004-09-14
Esloveniako hartz emeen bila. Berria - Euskal Herria 2004-11-14
Trapuzko hartz bat ei zeramaten bularrean besarkatuta. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 97. orr.
Eskaileretan, pijama zuriz bezti, neska txiki bat agertu zen beldurtua, belusezko hartza besoetan "Ama! Ama!" deiadarka. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 50. orr.
Askoz ere ohikoagoak direla aulki edo maletentzako estalkiak, eta peluxezko hartzak. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 22. orr.
-Suerta dakigukeen okerrena hartz-okela probatu beharra duk. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 73. orr.
Berarekin batzen zenean, hartz gibela mastekatzen zuen Chuldahk beti. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 24. orr.
Lurreko suaren aurrean hartz-larruak ezarri zituen, eta armak, berriz, paretetan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 23. orr.
Oihal gaztainkaraz forraturiko beroki hartz-larruzkoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 207. orr.
Ibilbide luzeetan, hartz hezitzaileak zebiltzan, aldean beren lau hankadun dantzariak eramanez. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.
Ardura atxemaiten zen hartz erakusle bat (montreur d’ours) herriz herri ibiltzen zena hartza “dantzaraziz” eta eskea eginez. Herria 2005-11-17
Beste batzu aldiz noiztenka hartz ihiztari bilakatzen ziren eta bat hiltzen zutelarik administrazioak eskaini prima eskuratu ondoren larrua, haragia, gizena… salduz lau hilabeteko sariaren ordaina eskuratzen zuten gutti gora behera. Herria 2005-11-17
Hartz mordoa hil zuen tximinia-garbitzaile batekin. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 230. orr.
Gizotsoaren mitoaz ari gara, baina baita banpiroarenaz, giza hartzarenaz eta besteenaz ere. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 68. orr.
Iparraldeko zirkuluan bi Hartzak aurkitzen dira elkarri bizkarra emanez eta, beraz, bularrak aurrera begira jarrita. ik beherago 10, 12. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4370. orr.
Kide haren irriaren oihartzuna gozo zitzaidala oroitzen naiz, zeru hondoan, desiraren biderkagarri zitekeen Hartzaren Izarraldea bilatzen nuen bitartean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 91. orr.
Ferrari zaharra zen, hartza bezain handia, eta borobilean moztutako bizar urdindua zuen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 101. orr.
Txakur beltz bat zegoen han, hartza bezain handia, begi distiratsuekin. Zaldia bezain azkarra, txorien txio-txioa bezain alaia, hartza bezain zabala, arkakusoa bezain zirikatzailea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 49. orr.
Hartza baino amorratuagoa nengoen nire etxera iritsi eta sartu ginenean. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 69. orr.
Bakar-bakarrik bizi zela gizona, Auñamendiko hartza baino bakarrikago. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 13. orr.
Esloveniatik ekarritako 15 hartz arre askatuko dituzte Pirinioetan. Berria - Euskal Herria 2006-04-16
Euskal Herrian hartz arre bakarra bizi da egun. Berria - Harian 2005-04-10
Nafarroan Camille bizi da, 21 urte inguruko hartz arrea. Berria - Euskal Herria 2004-11-14
Gainbehera etorritako hartz arrea. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 126. orr.
Mitologia du abiapuntu, Hartz Nagusia, Hartz Txikia, Zeus eta maitasuna. Berria - Kultura 2004-04-20
Euler jauna, izugarri maite baititu Hartz Handia eta Hartz Txikia, iparraldera hurbildu zen haiei lasaiago behatzeko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 417. orr.
Ipar-izarra deitzen dena ikusten da dirdirka Hartz Handiaren buruaren ondoan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4370. orr.
Hor dituzu konstelazioak: Pleiadeak, Hartz Handia... Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 87. orr.
Mollyk primeran ezagutzen zituen izarrak -Hartz Handia, Esne Bidea, Iparrizarra- maiz ahalegindu ohi zen haien izenak niri irakasten. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 148. orr.
Dena zen sinplea eta landu gabea, hartz-kumeak lurrazpiko etxe batean eta egoera berean biziko balira bezalakoa. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 109. orr.
Frantzia, bere aldetik, nigarrez urtzen ari da hartz-emearen heriotzearekin, pentsatuz umezurtz egona dela zaukan hartz-kumea. Herria 2004-11-11
Emazte urrikaltsu batek hartz-kume batzu amultsuki hazten zituen. Herria 2004-11-25
Soldadu-lagunak dardararen dardaraz, zuloetan gordetzera lehiatzen zirela, hartz-ume lotsati. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 251. orr.
Hartz Txikiko zazpiak, eta beronen Ipar-Izarra ere. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 17. orr.
Hartz Txikiaren eta Casiopearen parte osatzen duten beste izar asko ere badaude nahasita. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4370. orr.
Euler jauna, izugarri maite baititu Hartz Handia eta Hartz Txikia, iparraldera hurbildu zen haiei lasaiago behatzeko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 417. orr.
Primaderan, Labradorretik heldu diren hartz zuri handiek. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 226. orr.
'Negua hartz zuriaren moduan etorriko zaigu! Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 84. orr.
Aurtengo neguan, jatekoaren bila zebilela, hartz zuri gose hamikatu bat Groyako etxolak puskatu ondoan, Conchera arribatu omen da igerika. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 93. orr.
Lurralde jelatuetako hartz zuri handien larruaren leuntasuna. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 137. orr.
Kutsadurak hartz zuriaren immunitate sistema ahuldu du, eta aldaketa hormonalak eragin dizkio. zulaketak egiteko erabiltzen zuten ontziari eraso zioten bi hartz zurik. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 24. orr.
· Bertako hegazkinek egiten zuten zarata zela eta, hartz txuri eta mortsek aldegin egin zuten handik. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 29. orr.
Inguru horretan, 1.600 panda hartz inguru bizi dira egun. Berria - Gaiak 2004-09-03
Panda hartz ttipi xuri-ta beltxa mundu guziari ezagutarazi zuelakotz. Herria 2002-12-05
Panda hartzaren zelulen bankurik handiena sortuko dute Txinan, haien irautea ziurtatzeko. Berria - Gaiak 2004-09-03
Banbua desagertuz gero, panda hartzen eta basoetako gorilen geroa ere arriskuan legoke. Berria - Gaiak 2004-05-12
Filmak Urrezko Hartza irabazi berri du Berlinalen. Berria - Kultura 2004-03-11
Guztira, hogeita hiru film lehiatuko dira Urrezko Hartza garaikurra eskuratzeko. Berria - Kultura 2004-02-05
Fatih Akin turkiar zinemagilearen Gegen die Wand filmak irabazi du sari nagusia, film onenaren Urrezko Hartz preziatua. herria¬
Seigarren aldia du espainiarrak Berlingo zinema jaialdian, eta, dagoeneko, Urrezko Hartz bi ditu, Habla Mudita (1973) eta Camada Negra (1977) filmengatik. Berria - Kultura 2004-02-05
· Ohorezko Urrezko Hartza jaso zuen Fernando Solanas zuzendari argentinarrarekin batera. Berria - Kultura 2004-02-11
Film onenaren Zilarrezko Hartza. Berria - Kultura 2004-02-15
Walter Sallesek Berlingo Zinemaldiko Hartza eskuratu zuen 1998an. Berria - Kultura 2004-05-20
azken hartz (9); azken hartz arre (8); beste hartz (4); bi hartz (8); bost hartz (9); bost hartz arre (4); cannelle hartz (4); da hartz (5); diren hartz (3); du hartz (3); edo hartz (4); eta hartz (11)
hartz arre (22); hartz arre askatuko (5); hartz arre emea (8); hartz arrea (4); hartz arreak (4); hartz arreen (4); hartz bat (23); hartz batek (3); hartz baten (4); hartz eme (3); hartz emea (5); hartz eta (7); hartz gehiago (9); hartz handia (10); hartz handia eta (3); hartz hori (3); hartz horrek (3); hartz iv (8); hartz okela (3); hartz txikia (6); hartz txikiaren (4); hartz zuri (5); hartz zuria (3); hartz zuriak (9); hartz zuriaren (5); hartz zurien (5)
hiru hartz (3); inguruko hartz (3); lau hartz (3); panda hartz (4); peter hartz (4); pirinioetako azken hartz (7); pirinioetako hartz (7); zen hartz (3)
cannelle hartza (3); cannelle hartza hil (3); dira urrezko hartza (3); eta hartza (9)
hartza bezain (4); hartza bezain handia (3); hartza dagoen (4); hartza dela (4); hartza ere (4); hartza eta (21); hartza eta kakamarloa (4); hartza eta otsoa (3); hartza hil (7); hartza hil zuen (3); hartza iguzki (18); hartza iguzki rdquo (5); hartza irabazi (4); hartza lortzeko (4); hartza lortzeko lehian (3)
izeneko hartza (3); lehen hartza (5); panda hartza (3); pirinioetako hartza (3); sun hartza (12); urrezko hartza (19); urrezko hartza irabazi (3); urrezko hartza lortzeko (3); zen hartza (5); zilarrezko hartza (4); zuen hartza (5)
bi hartzak (3); eta hartzak (8); gobernuak hartzak (3); hartzak askatzeko (3); hartzak eta (10); hartzak ez (3); hartzak hori (3); hartzak sartzeko (12); pirinioetan hartzak (8); pirinioetan hartzak sartzeko (3); sun hartzak (3); zuela hartzak (3)
da hartzaren (3); eta hartzaren (10); hartzaren alde (3); hartzaren aldeko (5); hartzaren eguna (4); hartzaren eta (3); hartzaren froga (4); hartzaren iratzartzea (6); hartzaren jarraipena (3); hartzaren larrua (5); sun hartzaren (7)
hartzari buruz (4); hartzari esker (3)