Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Potzolok azpiletik galleta bat hartu eta bere kafesnean busti zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 384. orr.
Koñak kopa mahai gainetik hartu eta dzanga hustu nuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 299. orr.
Aitaren eskua hartu, eta hura musukatzekotan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 48. orr.
Zaldunak ezpata hartu zuen berriro eta zutik jartzeko erabili zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 85. orr.
Ez du telefonoa hartzen! Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 149. orr.
Gurdira igo [...] eta zaldiaren bridak hartu zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 20. orr.
Hermes, urrezko sandaliak jantzirik eta eskuan makilatxoa harturik, hegan abiatu zen agindua betetzera. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 21. orr.
Harryk egunkari-zatia hartu, lisatu eta irakurri egin zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 12. orr.
Esaldia eten eta esku bat hartu nion, niregana luzatua zuelako protestaka, isil nendila eskatuz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 53. orr.
Luisak, Ferminen besoa hartu eta bere sorbalda gainera eraman du. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 362. orr.
Bartzelonako telefono-gida harturik, Unibertsitate atzeko liburu-txosnen ordutegiaz galdezka hasi nintzen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 11. orr.
Bai, txaketa hartu eta irten egingo zara. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 95. orr.
Aulki bat hartu eta ohe ondoan jarri zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 13. orr.
Hartu zorro hau bete urre, eta etortzen diren mirabe, kantari eta ileapaintzaileei eskukada bana eskaini. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 42. orr.
Ondoren, gatzatua, esnea eta atonduriko zekorra hartu eta bisitarien aurrean ipini zituen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 50. orr.
Goizeko zazpietan, eskopeta eta kartutxo, mendiko botak eta zakurra hartu, ogitarteko eta zahatoaren poltsa [...]. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 39. orr.
Lauki gorri-beltzezko artilezko tapaki bat hartu zuen bazter batetik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 100. orr.
Moisesek odolaren erdia hartu eta ontzietan ipini zuen, eta beste erdia aldare gainera isuri zuen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 187. orr.
Inprenta zahar baten jabe zen -aitarengandik hartua seguru asko bera-, Sinagoga atzeko karrikan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 39. orr.
Bere dirua hartu ahal izango zuen gela blindatutik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 32. orr.
Pistola utzi eta soldadu kaskoa hartu nuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 150. orr.
Zer ez ote zukeen emango orain Hogwartsetik mezu bat hartzeagatik? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 14. orr.
Egunsentian, autoa hartu eta basoko sakonune batera amildu nuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 296. orr.
Nortasun agiria hartua zidaten, ez nuen dirurik, ez nuen nehor ezagutzen Manilan. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 222. orr.
Adibide erraz eta garbi bat (Nelson Goodmanen liburutik hartua) perspektiba iraulia deitzen denarena da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 194. orr.
Aire freskoa hartu behar duzula agindu du sendagileak... Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 173. orr.
Hara bada, hartu ahoan zakila eta xurgatu apur bat. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 137. orr.
Hartu, hartu nire ipurdia, dena zuentzat! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 187. orr.
Himmlerrek SSen agintea hartu zuenean, zaldun ordena berri bat sortzeko ametsa izan zuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 261. orr.
Xingola denda txiki bat zuen, baina, irabazi murritza ematen zuenez gero, beste lan batzuk hartu behar izan zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 68. orr.
Hainbeste lan hartu eta... ezertarako ere ez. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 28. orr.
Gero, ordena txikiak hartu eta fraide sartu zen, José Tudela izenaz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 77. orr.
Nire hirian, aitaren kargua hartu nuen katedralean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 69. orr.
Ibiltzeko ohitura hartu nuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 109. orr.
Zalgurdiak abiada hartu zuen gaztelura zihoan aldapatxo luzean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 75. orr.
Garai hartan feminismoak berebiziko indarra hartu zuen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 199. orr.
Hegazkinak goia hartu zuenean Stoneham gaineko laino arrosak ikusi nituen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 20. orr.
Eta horregatik hartu zuela irtenbide hura. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 20. orr.
Hark ere erabaki sendoa hartua zuen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 402. orr.
Erabakia hartzea ez zen erraza izan. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 117. orr.
Aitortu behar dut ikasle zintzo eta atseginen itxura hartu dizuedala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 10. orr.
Mahaira eseri ginenean, amak prestaturiko afari gozoari dasta mingotsa hartu nion. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 196. orr.
Ez al dugu epelkeria honen aurkako mendekua hartu behar, misterio sakonenaren estalkipean? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 133. orr.
Beldurra hartu nion gauari. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 90. orr.
Gorroto beltza hartu zion ezkon-nebari. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 101. orr.
Arindu ederra hartu zuen Quenuk. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 226. orr.
Hiru haiei so, alaitu ederra hartzen zuten begiek. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 88. orr.
A zer lasaitua hartu nuen, utzitakoan! Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 114. orr.
Eta zer poza hartu zuen hura aurkitzean! Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 250. orr.
-Ez zagok zer eginik, etsia hartu besterik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 221. orr.
Eta horri are usain txarragoa hartu nion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 360. orr.
Etxeko ardura bere gain hartu beharra zeukalako. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 66. orr.
Lanpostu finko bat hartu zuen Robby's saltokian. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 69. orr.
Laster etorri ziren azterketak, eta opor laburrak hartu nituen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 175. orr.
Estatu Hartzekodunek zor publikoa ezabatzeko harturiko neurriak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 156. orr.
Horrek sinesgarritasuna kentzen zien hartutako konpromisoei. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.
Kredituetarako ateak ez ziren ordea luzaroan zabalik egon: bankuek harturiko arriskuez ohartzeko denbora baizik ez. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.
Berebiziko haize-erauntsi batek astindu zuen gero etxea, eta aitak besoetan hartu zuen Nora. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.
Frankek besoetan hartuko zuen, besoen artean estutuko zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 59. orr.
Haurra bularraren kontra hartu duenean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 16. orr.
Viktorrek Luisa besotik hartu eta kanpora eraman zuen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 154. orr.
Hagrid besapetik hartu eta, Harryren laguntzaz, etxolara sartu zuten berriro. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 177. orr.
Orduan, Jainkoaren espirituak hartu zuen, eta bertso hauek kantatu zituen: [...]. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 220. orr.
Muzin egiten zion bestek bera besoetan hartzeari. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 196. orr.
· Città di Castellon ere beste emakume bat zegoen deabruak hartua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 225. orr.
· Elbarritua zegoen, poliomielitisak hartua. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 130. orr.
Beldur latz ikaragarri batek hartua nago, hatsa tapatzen didan beldur batek. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 130. orr.
Osasuna nahasten zidaten bortxazko ezinegonek hartua nintzela. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 139. orr.
Emakume hark beldurrak hartua zirudien, zurtua. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 147. orr.
Del Vallek gogo onez hartu zuen proposamena. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 81. orr.
Donatienek oso gaizki hartu zuen lekualdatze hau. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 25. orr.
Pobretasuna ez da sekula harrokeriaz hartu behar. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 13. orr.
Ezin hobeki hartu zuen anaia zaharraren gonbita. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 13. orr.
Poliki hartu nituen gogoan, hala ere. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 343. orr.
Ezin nuen Lantzaren kontu hura serio hartu. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 259. orr.
Baina hiriaren ateetan, eunukoak antzeman egin zion, eta zakar hartu zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 50. orr.
Gainera, ohore artean eta buru makurka hartu zuten. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 81. orr.
Hori bai, pazientzia handiz hartu behar zenituen aurretik egin beharreko lan guztiak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 218. orr.
· Obra ezin daiteke gehiago irakurri subjektu neurotiko bati, autoreari, loturik, inkontzientearenak -inkontziente hori oro har hartuta- diren arau batzuen arabera antolatutako produkzio bat bezala baizik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 112. orr.
Gombrichek, adibidez, oso gogoan dauzka perspektibaren teoriazko anbiguitateak (ikuspuntu geometrikotik hartuta). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 87. orr.
Hizkuntza hitz horri normalean eman ohi zaion zentzuan hartuta, eta ez barne mintzaira hipotetiko bat balitz bezala Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 92. orr.
Handik irten eta gaztelurako bidea hartu zuten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 216. orr.
Seigarren Etorbidea hartzean polizia batek gelditzeko agindu zien. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 246. orr.
Mendi aldera hartu beharrean kale aldera hartu izan banu. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 336. orr.
Metroa hartzea erabaki nuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 88. orr.
Gogoan zuen behin itsasontzia hartu zuela Messinan Napolesera joateko. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 62. orr.
Lau aulkiko kalesa zen; hiru aulki hartuak zeuden ordurako. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 59. orr.
Etxe bat hartu zuen Breedestraat-en. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 25. orr.
Portuan bertan hartu zuen ostatu. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 87. orr.
Gela bat hartu dut hirian, erdialdean. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 25. orr.
Inoiz hartu dudan bainurik onena hartu nuen hango urmaelean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.
Redinek hartu zuen hitza: [...]. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 157. orr.
Azkena izan nintzen gosaria hartzen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 61. orr.
Ogi txigortu-puska bat hartu eta telebistan albisteak ematen ari zen esatariari begiratu zion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 19. orr.
Likore greziar bat hartu genuen ordaindu ondoren. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 48. orr.
Postrerik hartu gabe lehenbailehen mahaitik alde egitea erabaki zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 27. orr.
Mutil honek ere pastillak hartu beharko lituzke! Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 304. orr.
-Haxixa hartu al duzu? Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 46. orr.
Garai batean drogak hartu nituelako. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 62. orr.
Umeek senaz bi lan dituzte: titia hartu eta lo egin. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 16. orr.
Zer hartu behar duzu, Antoine jauna? Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 51. orr.
Ez duzue beste kafe bat hartuko? Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 246. orr.
Bai, hartuko nuke, ba, beste brandy-tanta bat, Vernon... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 28. orr.
Orain Txekoslovakia hartu du. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 218. orr.
Gurutzatuek 1204an Konstantinopla hartu ondoren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.
Artemisak, orduan, Rodas hartu zuen eta buruzagi nagusienak hil egin zituen. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1230. orr.
Hiribildua hartu zutenean eta gizonezko guztiak hil ondoren, bertako matronak esklabotzan eraman zituzten. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 430. orr.
Bastilla hartu eta suntsitu zutenean desagertu baitziren. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 28. orr.
Taldeko bakoitzak bina faxista hartu behar zuen. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 63. orr.
Lehorrez, ostera, ezin joan, inbaditzaileek Angarako bi ur bazterrak hartuak baitzituzten. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 387. orr.
Lainoak hartua zuen aretoa: ez egiazko lainoak, aspaldi deseginak, besteak baizik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 135. orr.
Bi mahai baizik ez zeuden harturik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 329. orr.
Baina kolpeak Lubisek hartu zituen, ez bere amak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 227. orr.
-Kristoren jipoia hartuko duzu, entzun? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 22. orr.
Beste abereek kaskarrekoa hartu zuten aurreko gurdien ipurtaldearen kontra. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 18. orr.
Orduan amorru sor batek hartu zuen Florent. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.
Gurasoak haserre gaiztok hartu zituen, eta osaba ohera sartu zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 34. orr.
Dardara batek hartu nau, burutik hanketara: bera... bera da zain nuena. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 105. orr.
Martxoaren 17an sukarrak harturik esnatu zen doktorea. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 40. orr.
Halako ezinegon bitxi batek hartu ninduen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 72. orr.
Estura larri batek hartu zion barrena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 75. orr.
Senarrak esan ezin ahalako bihotzondokoa hartu zuen eta berealdiko jipoia eman zion emazteari. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 31. orr.
Eta haserreak hartu ninduen begira nengokiola. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 90. orr.
Bulegoko idazkariak hartzen du. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 132. orr.
Ministroa errukitu egin zitzaion eta bere jauregian hartu zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 38. orr.
Erietxean hartu bezain laster, gaixo gazteagoak zeuden esparru batera mugitu zuten. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 66. orr.
Erakusketaren zuzendariak eta bertako enplegatuek destaina ergelez hartu ninduten. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 241. orr.
Atea zabaldu, eta besarkada batez hartu ninduen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 201. orr.
Emazteak laztanez hartu zuen eta barka ziezaiola eskatuz. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 16. orr.
-Pepe Mitxelenak hartuko hau -erran zidan-. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 28. orr.
Esaiezu, arren, arreba zaitudala eta, hartara, zuri eder egitearren ondo hartuko naute ni ere eta bizirik utziko, zuri esker. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 41. orr.
Zaragozak etxean hartzen zuen Athletic taldea eta ikusmin handia zegoen kafetegian. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 138. orr.
Erdi erotzat hartu zuen nire lagunak artzaina. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 16. orr.
Bizirik irtetea bera ere medikuntzaren miraritzat hartu zen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.
Ezin hura gertakari barregarritzat hartu; nik ez, baina Herbertek bai, nonbait. Traidoretzat hartu zuten. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 254. orr.
Miraz ikusten ari zirena miraritzat ala deabrukeriatzat hartu behar ote zuten erabaki gabe. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 72. orr.
"Mukizu honek nekez galtzen den belar txarra ematen dik" pentsatu, eta Cadine alabatzat hartu zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 236. orr.
Lana helburu naturaltzat hartuko da eta jainko berri bihurtuko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.
Herbertek Palenquen ikusi eta hiltzailetzat hartuak zituen beste harako biak bezalakoxeak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 77. orr.
Beharrezkoa zen hori patologikotzat hartzea, baina ez zen nahikoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 73. orr.
Jaioak hiltzea zor duela eta hilak bakea, hartuak emana duela berekin eta emanak kendua. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 32. orr.
Emanak hartua du zor, eta bizia eman uste duena hartzekodun egiten da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 147. orr.
Bazegoen, hala ere, gauzatxo bat nik noizbehinka aldatu nahi eta ezin izaten nuena: Imanol beti zen malgua (hartua) eta ni bugrea (hartzailea). Aitor Arana «Onan», 2000 - 67. orr.
Ez zegoen esaterik hartuek hartzaileek baino gutxiago gozatzen zutenik, ezta alderantziz ere. Aitor Arana «Onan», 2000 - 134. orr.
Hizkuntza guztietan Deabruari hainbat eta hainbat deikera ematen zaizkio, alusiozkoak eta eufemistikoak, hala posible baita hura adieraztea izena ahotan hartu gabe. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 26. orr.
Errege merovingio zaharrek jainkoa ahotan hartuz zuritzen zuten beren indar ahalguztiduna. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 133. orr.
Eta ama dut ahotan hartzen eta ez aita, zeren ume-kontu hauek amen gauzak izan ohi baitira haste-hastetik aitenak baino askozaz gehiago. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.
Asko hitz egin eta idatzi da Sarrionandiaren lanaz, eta halako errespetua ere ematen du idazle sonatu baten eleberria ahotan hartzeak. Berria - Kultura 2004-01-17
Legegintza Gorputza ahotan hartu eta izugarriak esan zituzten haren kontra. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 165. orr.
Eri-gelan dagoen jendeak nahitaez entzuten du -beharko entzun-, baina, nik uste, entzungor egiten du, edo aintzat hartu ez. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 98. orr.
Gizonak gorra bailitzan jarraitu zuen, Martinen esana aintzat hartu gabe. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 59. orr.
Litekeena da horregatik izatea -ekin nion bere eskaera aintzat hartu gabe-. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 53. orr.
Aintzat hartu zuten hiri sarreran bildutakoek Hamorrek eta honen seme Sikenek esan zutena. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 96. orr.
Hala, groenlandiarraren aipamenak aintzat hartu eta Ezra Pound eta Katuloren poemak eskuratu nituen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 39. orr.
Ez nuen aintzat hartu aholku hori. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 119. orr.
Ez zekien datua edo ez zitzaion datua aintzat hartzea komeni. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 10. orr.
Errorik gabeko arkitektura, tokiko ezaugarriak aintzat hartzen ez zituena. Berria - Kultura 2004-11-14
Filosofia Modernoa deituriko garaiaren periodoak aztertuz hasten da sarrera, bi eredu aintzat hartuz: kartesiarra eta kantiarra. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 7. orr.
Sendagileen esanak ez aintzat hartzea erabaki zuen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 10. orr.
Aitaz ere arta hartu zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 18. orr.
-Aita Mathieu ongi arta ezazu eta zutaz ere arta har ezazu! Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 97. orr.
Arta hartu dut bestalde, ahal nuen aldi guztiez, ene demonstrazioak eragotz zitzaketen aurreiritziak baztertzeko. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 105. orr.
Badakigü eskola pübliko elebidünez arta hartzen düan etxekoen batarzüna dela "Ikas-Bi" alkartea. Herria 2001-04-12
Eskerrak ere arropa horietaz guzietaz arta hartzen eta egun horietako moldatzen dituzten emazteeri. Herria 2004-06-24
Etxe batean eritasuna sartuz geroz, auzoak hor ziren prest, zuk galdegin gabe ere, eskukaldi bat egin beharrez, edo mediku-keta edo kabaletaz arta hartzeko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 183. orr.
Begira, arnasa hartzen ari da... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 24. orr.
Arnasa hartzen ahalegindu nintzen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 99. orr.
Azkenetan zegoela ematen bazuen ere, arnasa hartzen zuen oraindik. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 96. orr.
Hirugarren solairuan, arnasa hartu zuen, barandan bermatu behar izan zuen une batez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 82. orr.
Arnasa hartu ezinik, hatsanka hurbildu zen leihora. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 86. orr.
Errazago hartu nuen arnasa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 171. orr.
Sudurreko ezkerreko zuloa estali du, arnasa hartuz, gogorki; eskumakoa garbitu kanpotik. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 84. orr.
Olatx, mundura jaio zen egun berean arnasarik hartu ezinez ito zen umeari. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 11. orr.
Birikak bildu zitzaizkion arnasa hartu beharraren itomenez, eta hitzik esan ezinik gelditu zen une batez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.
Arnasa hartu eta hasperen egiten dut. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 44. orr.
Arnasa hartzean sudur-mintzetan tik txiki ikustezin bat jartzen zaie. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 56. orr.
Baina orduan Billek arnasa hartzera gelditu behar izan zuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 77. orr.
Arnasa hartuta, hitz egiten jarraitu zuen-: Ederki. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 36. orr.
Gizona gelditu egiten da, irmotu eta arnasa hartzen du sakon. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 51. orr.
Bai usain ederra -esan zuen sakon arnasa hartuz-. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 86. orr.
Eta gora igotzeko, aldiz, arnasa hartu eta bota, hartu eta bota egin behar duzu etengabe, sigi-saga joateko gorantz. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 107. orr.
Bere altzoan soilik existitzen den denboran eta espazioan du arnasa hartzen literatur ospakizunak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 15. orr.
· Gero, arnasa sakon hartu, eta den-dena kontatu nion. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 29. orr.
Gero, arnasa sendo hartu, eta sudur-ahoak itxi zituen, kiratsa barnera ez zekion. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.
Atseden hartzera geratu zen une batez. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 159. orr.
Nire gelara eramango zaitut, atseden har dezazun. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 161. orr.
Ordu laurdentsuz lo-ez-lo atseden hartu eta gero. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.
Iruditu zitzaidan "eseri" esaten zutela [...] atseden har nezan eskatuz bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 169. orr.
Ahots kantariak atseden hartu zuen, ez amaitua zuelako, baizik eta lehen baino are indar handiagoz segitzeko asmoz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 104. orr.
Eta lekua oso atsegina zen atseden hartzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 576. orr.
Atseden hartzen ari den koloso baten bakea da. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.
Herriak, bada, atseden hartu zuen zazpigarren egunean. Elizen arteko biblia Ir 16,30
Atseden hartua nintzen, eta prest nengoen amodio kontu berrietan sartzeko. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 135. orr.
Orain hartu atseden, atseden hartu behar duzu. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 191. orr.
Bakean hartuko dut lo eta atseden betiko bizitzan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1042. orr.
· Horrela bakean utziko haute eta atseden apur bat hartu ahal izango duk. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 21. orr.
Handik gutxira atxilo hartu zutela nire laguntxoek. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 11. orr.
Guztira 263 immigrante hartu zituen atxilo Poliziak. Berria - Mundua 2004-10-16
Errudunak atxilo hartzea nahi dute Srebrenicako sarraskiko hilen senideek. Berria - Mundua 2004-11-10
Zaindariek atxilo hartu zuten kriminala. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.
Eskoziako lau diputatu atxilo hartu zituzten: SSP Eskoziako Alderdi Sozialistako eta Berdeetako bina diputatu. Berria - Mundua 2004-08-28
Gerra hasi zenean bi apaiz faxista atxilo hartu zituen hura bera nauk ni. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 57. orr.
Atxilo hartu dute arrantzontzi bat, Frantziara ihesi zihoala. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 133. orr.
"Segituan joango gaituk, Lubis", esan zion Josebak niri aurrea hartuz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 304. orr.
Erantzutera zihoan, baina don Jaimek aurrea hartu zion: [...]. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 253. orr.
Menelaori aurrea hartu zion Helenak, eta honela erantzun zuen: [...]. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 109. orr.
Eta bertsolaritzari berriro aurrea hartuz, prentsak jaso zuen bitxikeria horren kronika 1920ko urte urrun hartan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 297. orr.
Epe laburreko interes-tasen beheraldiari esker, finantza-sistemari likidotasuna eman eta aurrea har ziezaiokeen arrisku horri. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.
Badirudi ukimenak aurrea hartzen diola ikusmenari, ukimenezko espazioak aurrea hartzen diola ikusmenezko espazioari. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 106. orr.
Jaio aurretiko diagnostikoa eta Huntington-en korearen gisako eritasun agertze berankorrekoen sintomei aurrea hartzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 136. orr.
Arin ibili ezean, ez oinez baizik eta buruz, alkateak aurrea hartuko dizu. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 147. orr.
Zakurrek aurrea hartu ziguten, zaunka bizian, zerbaiten usaina hartuta. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 146. orr.
Ez zen Barbeito izan, aurrea hartua zioten behingoagatik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 115. orr.
Belarretan ari zelarik gune patartsu batean, trakturra uzkaili zaio Fagaldeko Pantxix Harispuru gazteari, azpian hartuz laborari dohakabea. Herria 2004-07-01
-Ezin zara hemen geratu, gurdiren batek azpian hartuko zaitu -esan zion-. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 18. orr.
Arioek azpian hartu eta gizarteko lanik itsusienak egitera behartu zituzten. Musulmanek India azpian hartu zutenean, tenplua desegin eta toki horretan mezkita eraiki omen zuten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 58. orr.
Ivan Ogareffek ezin izan zuen goiko hiria azpian hartu. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 267. orr.
Indar egin zuen bi eskuekin, eta behera etorri zen etxea, han ziren buruzagiak eta jende guztia azpian hartuz. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 43. orr.
Azkenean bull terrierrak azpian hartu du kontrarioa, masailetik helduta. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 93. orr.
Gau batean, emakume honen semea hil egin zen, berak, ohean zirela, azpian hartuta. Gurpilak harrapatuta, hantxe zegoen ahoz gora, ur lasterrak azpian hartzeko zorian. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 64. orr.
Naturguneen babes eremuak azpian hartuko zituelako urak, urtegia betez gero. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 40. orr.
Ez duk jendea azpian hartu behar -esan zuen, gurdi gainetik jauzi egiten zuela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 18. orr.
Sandro mendian ikusteak munduarekin adiskidetzen zintuen, eta burutik kentzen zizun Europa azpian harturik zeukan amesgaizto larria. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 70. orr.
Amak ez omen zuen maite; begitan hartua omen zuen, gaizki hartzen omen zuen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 30. orr.
Hark ere begitan hartuak baitzituen komunistak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 220. orr.
Erresuminduta eta amorruz beteta zebilen orain, begitan hartuak zituen bai talde hura eta bai mundu osoa. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 23. orr.
Eta halaxe geratu ziren bi emakume haiek, begitan harturik elkar, hirikoek ziotenez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 233. orr.
Bainan Marie Louise alargundu zen eta Juancito bere semetxoa beti segitzen zitzaiolakotz etxekandreak begitan hartu zuen haurtxoa, Juancitoren zorigaitzerako. Herria 2005-03-31
Beharbada horrexegatik hartu gaitu begitan "euskararen taxidermiara" jo izan dugun hizkuntzalariok. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 13. orr.
Begitan hartua dute, bereziki, anatomia-irakaslea, beren ustez gaizki portatu baita berekin. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 76. orr.
-Aitonak amona abandonatu izan balu, amonak begitan hartua izango zuen aitona. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 48. orr.
Zakurrak begitan hartuta zeukan. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 76. orr.
-Katu horrek begitan hartu du Scabbers! -esan zion Ronek. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 122. orr.
Begitan hartuta dituela zapiak eta lepoko guztiak. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 37. orr.
Alabaina, pentsatu bezala, bi lagunek elkar hartu, eta Budur printzesarengana abiatu ziren. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 137. orr.
Parisko erbesteratuekin elkar hartutako antifaxista talde bat atzeman dute Turinen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 130. orr.
Bi nesken senideek auzitegian salatu zuten, deabruarekin elkar hartuta zegoela esanez. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Luis Estherrekin elkar hartuta ei dabil. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 155. orr.
Nitaz gozatu nahian, konkorduna eta zu elkar harturik zeundetelakoan nengoen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 44. orr.
Ana agertu arte, gaizkiaren indar ezkutu nahiz ageriko guztiek elkar harturik ziruditen, nire kontra. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.
Bistakoa zen denak elkar hartuta zeudela. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 460. orr.
Elkar hartuta omen zebiltzan parrokia batean bi apaiz. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 13. orr.
Orain dena da akordioa, adostasuna, elkar hartu beharra, bat egin beharra, ongi etorri beharra. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 81. orr.
Guztiok elkar hartzeak ematen digun indarra azpimarratuko nuke. Berria - Euskal Herria 2004-09-30
Kolorearen teoria klasikoaren eta errealitatearen arteko elkar hartu ezina harrigarri zitzaion Goetheri. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 42. orr.
Hizkuntza bakarraren podorioz, giza ale guztiek elkar hartu eta ulertuko dute erraz eta gozo. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 278. orr.
Bihotz bi elkar harturik, horixe zirudien haren zurezko gorputzak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 32. orr.
Apartamentu bat errentan hartu eta bizimodu normala izan genuen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 96. orr.
Denboraldirako errentan hartua genuen txalet txikian. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 149. orr.
Etxearen goiko aldea errentan hartu zioten Fulham jaunari. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 261. orr.
Bob eta biok Amaralinara joan ginen hark errentan hartutako uda-etxe batera, gorputzari atsegin ematera. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 52. orr.
Gavardek bi konpartimentu hartuak zituen errentan, eta, erdiko trenkada kenduz, oilategi bakar bat egina zuen biekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 276. orr.
Haiek ere errentan hartutako auto batean. herria¬
Autoa, berriz, errentan hartutakoa zen. Berria - Gaiak 2004-11-23
Txitxikovek ere esku hartu zuen eztabaidan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 33. orr.
Erakunde publikoak Danborradaren antolaketan esku hartzen hasi ziren. Askoren artean «Rataplan» - 64. orr.
Eragiketetan esku hartzeko. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.
Hor dakar Stamford-eko zubiko guduan esku hartu nuela. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 131. orr.
Nik ez nuen esku hartu inolako ekintza bortitzetan. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 101. orr.
Warwick-eko kondeak esku hartu ez balu, zintzur egingo zioten bertan. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 100. orr.
Neskak hiria bistatik galdu nahi zuen lehenbailehen, handik atera ezinik egongo baitzen preso, zorioneko zaintzaile hark esku hartu izan ez balu ustekabean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 104. orr.
Inkisizioak esku hartu aurretik hil baitzen arrasatearra. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 45. orr.
Hotsaren sortzean esku hartzen duten faktoreak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.
1894az geroztik, Korean esku hartu eta Txina militarki garaitu zuelarik, Japoniak bere asmo espansionistak berretsi zituen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 44. orr.
Baina emeki emeki, Iruñera hurbil arau, eguzkia gaina hartzera doa. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 51. orr.
Udapartea dugu, eguzkiak bere gaina hartu du. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 53. orr.
Biolinak bigarren mailan geratzen ziren, biolontxeloak gaina hartzen baitzien, tontorrak mendiari eta dorreak elizari gaina hartzen dioten bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 275. orr.
Gaizkile batek beti aurkitzen du berari gaina hartuko dion beste gaizkilea. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 51. orr.
Hainbat segundoz ahoa lotu zuen baina, luze gabe, mintzatu beharrak gaina hartu zion kolerari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 23. orr.
Odolak surik gabe irakiten baitu, sumindurak gaina hartu zidan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 118. orr.
Oraingo honetan haserreak gaina hartu zion begiruneari. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 68. orr.
Errabiak gaina hartzen ziola hauteman zuen, zintzurrean listua irensteko trabatzen zuen korapilo bat egiteraino. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 190. orr.
Zainei gaina hartu nahian, burua biratu nuen ohe ondoko mahaitxoaren aldera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 367. orr.
Anaiaren konplimendu bortxatuak gaina hartu zien urdaileko leizetik heldu zitzaizkidan intziriei. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 126. orr.
Egoerari gaina hartzeko. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 141. orr.
Eta bat-batean ideia bat hasi zen beste guztiei gaina hartzen. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 130. orr.
Gaitzak gaina hartu zion eta Indian bertan hil zen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 168. orr.
Alkoholak doi gaina hartu aurretik ematen duen argitasun puntu horretan mintzatu da orain artean laguna. «Kuskue tanden», 2004 - 125. orr.
Goitik behera ezartzen zaigunari gaina hartzeko modu bat badela. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 102. orr.
Bai, ene seme, har itzazu gogoan nire irakaspenak eta ez itzazu inoiz ahaztu. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 110. orr.
Har dezagun gogoan, bada, izenburuan dakarren baieztapena: [...]. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 188. orr.
Gogoan hartu behar da, garai hartan bazirela kataroena bezalako heresiak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 106. orr.
Karrika bilatu eta harainoko bidea hartu nuen gogoan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 145. orr.
-Gogoan hartuko dut -agindu nion. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 89. orr.
Aumeric Picaud jaunagandik ere, irainak bakarrik hartu ditugu gogoan, baina, badira gauza gehiago haintzat hartzekoak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 57. orr.
Beste predikarien sermoiak hitzez hitz hartzen ditut gogoan; Frantziskok jaulkitzen dituenek, ordea, ihes egiten didate. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 347. orr.
Oso gogoan hartu behar da, beraz, pertzepzioaren elementuak [...] ez direla inoiz bakanka gertatzen. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 31. orr.
Eta aitaren aholkuak gogoan hartu izan balitu, irten ere ez zen egingo. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 170. orr.
Narrazio mitikoak hartzen ditut gogoan, nire gizarteko jendearen bizitza esplikatzen baitute. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 23. orr.
Gogoan hartzen hasten gara orduan zer pentsatuko zuten gurekin bertan egon izan balira. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 36. orr.
Dendetako seinaleak ere gogoan hartu zituen, nahiz eta berarentzat letra ziriliko ulertezinak izan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 211. orr.
Aita ez muturtzeagatik hasi zen, bada, ezkutuan eta hartu-utzika irakurtzen, aitaren lo-kuluxka sarrien astiaz baliaturik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 76. orr.
Emakumeak hats hartu zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 137. orr.
Hala ere -hats hartu nuen-, atso batez ari garela, ez dakit inora garamatzan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 104. orr.
Tarrapatan mintzo zitzaigun, hats hartzeko etenik gabe. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.
Eta, hats hartzeko betarik emaiten ez zigula, are xeheroago kontatu zigun bertze mirakulu hura. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 266. orr.
Hats hartu nuen, arindurik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.
Edo ez al diok aitonari hats hartzen utzi behar? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 23. orr.
Ehun bat kilometroz bide xidorrean autoaren jauziak jasan ondoan errege-bide gudroinatuan sartu zirelarik, hats hartu zuten. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 104. orr.
Harrizko irudi bat ikusi zuen, hautsak hartuta, koru azpiko zoko hondakinez bete batean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 147. orr.
Apalak bete-bete eginda zeuden hautsak hartutako lumez, kandela-muturrez, jokorako hainbat karta-sorta higatuz, zilar eta kristalezko bola ugariz, eta era askotako te-kikarez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 86. orr.
Hautsak hartutako tradizio batez ari al naizen! Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 19. orr.
Aaronek hitza hartu eta Jaunak Moisesi esandako guztia kontatu zien. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 153. orr.
Oraindik izerdia etortzen zaio eskuetara banketxeko bileretan hitza hartu behar duenean. «Bizia lo», 2003 - 52. orr.
Usaian bezala giro gaitza izan da, ainitz jendek hitza hartu baitute. Herria 2005-02-27
Hor ziren ere politikoak, bainan ez dute hitza hartu. Herria 2001-10-04
Bazkalondoan, hitza hartu zuen zuzendariak, eta, aski hunkituta, esker ona adierazi zion Germani. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 54. orr.
Hitza hartu eta esan omen nuen, bizitza honetan inportanteena, helburu bat eduki eta horren alde borrokatzea dela. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 51. orr.
Afaltzen hasi ginelarik Kaliningrad eskualdeko gobernadoreak hitza hartu zuen guri ongietorria emateko. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 203. orr.
Redinek hartu zuen hitza: [...]. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 157. orr.
Ehundik gora idazle zarete -dio Saramagok hitza hartzean-, trenez abiatzekotan. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 24. orr.
Aste honetako HERRIA-n hitza hartzen dute Ipar Euskal Herriko laborarien eta laborari ohien artean beren programak zabaldu dituzten hiru zerrendek: Coordination Rurale, FDSEA/CDJA eta ELB. Herria 2001-01-25
Gaur jai hartzea erabaki dut. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 80. orr.
Haien neskameak jai hartzen du igandeetan.Santosek lantokian jai hartu zuen arratsaldean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 92. orr.
Zer esango ote zion nagusiak eguna jai hartuz gero? Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 77. orr.
Jatetxeko lanetik jai hartzen zuen egunetan. Jai hartzen zuenean, goizean goiz etortzen zen Albert Ruche jaunaren bila, eta landara joaten ziren, egun-pasa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 85. orr.
Zail da asmatzen zerbitzariak zer darabilen buruan nagusiak kargu hartzen dionean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 39. orr.
Kargu hartu dit gainera, suhiltzaileei sartzen uzteagatik. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 139. orr.
Arrebak adarra joko dio, eta kargu hartu ere bai: mimatua dagoela, ez dela batere ibiltzen, ez ateratzeko horrenbeste lantu. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 74. orr.
Kargu hartuko zidan, esanez ez nintzela kontuz ibili, baina nik ez nuen kontuz ibiltzeko adina irabazten. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 23. orr.
"Kargu hartu behar nizuke", esan zidan Cesarrek itzuli nintzenean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 158. orr.
Aitak, aldiz, kargu hartzen zion amari, gehiegi jaten zuelakoan: [...]. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 41. orr.
Kargu hartzen dit, tanta bat hartu dudala ikusten duen guztietan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 175. orr.
Arrazoirik gabe kargu hartzen didazu beti. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 189. orr.
-Hitz hori ez duzu aipatu ere egin behar -kargu hartu zidan-. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 43. orr.
Aukera banuen, baina ez nion kargu hartu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 248. orr.
Egun argiz, bederen, ez genukeen bide luzerik eginen, eskandalu publikoaren salaketapean inork kargu hartu gabe. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 254. orr.
-Jaunak kargu hartu eta epai zaitzatela! Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 155. orr.
Idazlana bere eskuetara iritsi eta han esandakoengatik kargu hartu nahi zidala edo. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 75. orr.
Abdellahri kargu hartu zioten haiek ez ziren, ba, oso aurpegi-gozoak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 216. orr.
Entzuna nago ni euskaltzale fin askoei neuregatik edo nere herritarrengatik "euskaldunegiak" garela esaten (hizkuntzaz, jakina), eta baita, arrazoi berberagatik, ez garela "mundu honetan bizi" kargu hartuz bezala deklaratzen ere. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 273. orr.
Gisa berean egokitzeagatik kargu hartua zidan niri, pare bat minutu lehenago. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.
Oso burutazio bitxia da, eta kontuan hartuko dut. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 167. orr.
Baina kontuan hartuko dugu zure aitorpena, agintzen dizut. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 372. orr.
Kontuan hartzeko esan zion Nini gaztea zela, denbora asko zuela aurretik pentsakeraz aldatzeko. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 202. orr.
Gábor ez da kontuan hartu behar, bestelakoa da. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 100. orr.
Ez zuen kontuan hartu 36ko gerra hasi zenean, Lizardiren alargunak Oria ibaira bota omen zituela liburu gehienak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 10. orr.
Horiek guztiak galdera garrantzitsuak dira, ikerketa egiterakoan kontuan hartu ez direnak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 163. orr.
Badut uste Karlos Santamariaren eta berak miresten zituen pentsalarien hausnarketak eta aholkuak kontuan hartzekoak ditugula baitezpada. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 12. orr.
Haiek ordea ez ziren kontuan hartzeko gauzak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 29. orr.
Truke guztiak kontuan harturik, munduko BPGaren eta mundu mailako ekoizpenaren arteko erlazioa %26 zen 1998an, eta %8 berriz zen 1950ean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 62. orr.
Interneten erabiltzaileak hartzen badira kontuan, erabiltzaile horietako % 23,1 goi mailako klasekoak dira. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 162. orr.
Bestela ere, kostuak kontuan harturik, nekez egin zitekeen ikerkuntza. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 165. orr.
Zeuden aukerak kontuan hartuta, onena hartu dudala uste diat. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 82. orr.
Iduri du globalizazioa diruan oinarritzen dela, eta diruan bakarrik, jendea deusetarako kontuan hartu gabe. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 153. orr.
Gaur egun ezin azter daitekeela irudi kategoria bat aldi berean gainerako guztiak ere kontuan hartu gabe. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.
Ustekabe inozoa halere, probabilitatearen legeak kontuan hartuz gero. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 35. orr.
Kontuan hartzekoa da, burezur bat eta gainean Tau letra marraztuz sinatzen duela Frantziskok bedeinkapen hau. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 67. orr.
Literatura tradizioa oso kontuan hartu zuela Euskara Batuak. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 163. orr.
Udal eta herrialde barrutietako administrazioa da kontuan hartuko dudana. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 179. orr.
Kontuan hartu ez dugun beste aukera bat zero morfema ezabatzea litzateke. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 91. orr.
Kontuan hartu, have "ukan" ezin dela era bikoitz honetan aztertu, laguntzaile bezala agertzen denean. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 97. orr.
Kontuan hartu behar duzu Nafarroan oso bakanak zirela banantzeak eta legez kanpokoak dibortzioak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 183. orr.
Kontuan hartu behar duzu Tibet britainiarren menpe dagoela. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 259. orr.
Horrelako hierarkiak oso kontuan hartu beharko genituzke euskararen azterketan. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 52. orr.
Kontuan hartu behar dira delitugileen adina, delituaren izaera, gaiztakeria maila. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Teknika menderatzeko kontuan hartu beharrekoak ematen dira bigarren atalean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.
Modu berean demonstratzen dugu Tristuratik sortzen den Desirak ere ez duela osotasuna kontutan hartzen. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 489. orr.
Kontuan hartzekoa da, horretaz gainera, zenbat erabiltzen diren filmetan gainkoadratze-teknikak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 148. orr.
Alboko agureak lo hartu du. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 42. orr.
Atea itxi nuen, etzan nintzen, eta lo hartu nuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 261. orr.
Eta horrelaxe hartu zuten lo, korapilaturik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 104. orr.
Konparazio hura zehazten ari nintzela hartu nuen lo. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.
Berriz etzan eta lo hartzen ahalegindu nintzen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 136. orr.
"Lo hartu behar al duzu orain?", esan zidan Virginiak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 169. orr.
Ez dut lo hartu behar. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 282. orr.
Agian lo hartuko du. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 143. orr.
Joan hadi hire etxera lo hartu baino lehen, Ubanbe. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 226. orr.
Errekatxo bat igarotzen zen leihoaren azpian; iruditu zitzaidan gau osoan aritu zela etxea miazkatzen, lo hartu nuen arte. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 21. orr.
Oraindik lo hartu gabe, gizajo hori? Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 151. orr.
Gau horretan errespetuaz hitz egin zidan, bizkarra bizkarraren aurka lo hartu ezinik zebilela. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 106. orr.
Lo hartu ezinik zegoela, ezkongaiekin etzaten ziren mirabeak irten ziren jauregitik. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 151. orr.
Eta gu lo hartu ezinda, Hispano-Suiza hark behiak txahala bezala umea egingo zuelakoan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 209. orr.
-Dena dela, ezin izango dut lo hartu -esan nion-. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 56. orr.
Baina ezin nuen lo hartu. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 43. orr.
Azkenean lo hartu, eta amesgaiztoak izaten nituen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 133. orr.
Ezin izan nuelako lo hartu begi haietan pentsatzen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 125. orr.
Ezin du lorik hartu. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 124. orr.
Izan ere, muxarrak behin lo hartuz gero negu osoa pasatzen du lotan. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 20. orr.
Kexu dira eguzkiak lo hartu duelako. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 381. orr.
Bakean hartuko dut lo eta atseden betiko bizitzan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1042. orr.
Bere hitzen gainean hartuko nuen lo gustura, sehaska zahar batean bezala. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 144. orr.
Jarlekuan erdi etzanda, loak hartu zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 451. orr.
Gero, etzan eta loak hartu zain geratzen naiz, borreroaren zain egongo nintzatekeen bezala. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 308. orr.
Eta eseri egin zen, hain etenik non bertan loak hartu baitzuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 290. orr.
Telebistaren aurrean berehala hartzen bainau loak. -Eta loak hartzen ez banau? Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 210. orr.
Eta betaurrekoak kendu ere egin gabe, atzeraka etzan burkoaren gainera eta loak hartu zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 44. orr.
Jarrera horretan loak hartu du. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 53. orr.
Pisu atsegin hura gogoan, loak hartu ninduen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 77. orr.
Jostetaren ondotik, elkar besarkatu, eta loak hartu zituen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 45. orr.
Logura, lo-nahia, loak har zaitzala, har zaitzala besoetan. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 131. orr.
Baina jadanik ez zuen berriro loak hartzerik lortu. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 117. orr.
Goizegi zen jaikitzeko, beranduegi loak hartzeko. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 107. orr.
Irribarre, umea besoetan hartzen dugunean; irribarre, loak hartu ezin duelako lasaitu behar dugunean. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 10. orr.
Eta ni urduri, loak hartu ezinik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 7. orr.
Egunez nekatu ez eta gauez loak hartu ezinik nabil aspaldian. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 30. orr.
Maindireen artean ezin loak hartu ibiliko da, ez dagoela eskubiderik, kontxo, ez dagoela itxaropenik. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 15. orr.
Eta jeneral garaile bat bailitzan, sarraskia egindako eremuan bertan hartu zuen loak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 87. orr.
Loak hartuta dagoenaren irudia esna begiratzen dionarentzat lasaigarria izan arren. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 128. orr.
Loak hartuarena egiten dun baina hala ere ez duela zirkinik egiten eulia azalean ibiliagatik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 103. orr.
Eskuak sabel parean gurutzatu, eta loak hartutakoarena egiten zuen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 123. orr.
· Eta, etzanda nengoela, loak laster hartu ninduen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 101. orr.
Sei eta erdietan erromes baten iratzargailuak, loak osoki hartua ninduela, ohean punparazi nau. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 39. orr.
Lo sakon batek hartu ninduen berehala, heriotzarena bezalako loak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 104. orr.
Egun batzuk zeramatzan ez zuela loak ongi hartzen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 121. orr.
Sonanbuluen loak hartua zuen, eguzki santu urrezko izpidunari begira luzaro egonak hipnotizaturik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 147. orr.
Nahiz eta gehiago izan eta arma hobeak eduki, ezin zuten bailara hau mendean hartu, mendiotan bertakoak garaiezinak zirelako. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 14. orr.
Gure herria ez du inor garaituko ez mendean hartuko. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 151. orr.
Fulgencio Batistak mendean hartua zeukan Kuba hura ez zen Estatu Batuen sukurtsal bat baizik. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 70. orr.
Hurrengo urtean naziak sartu ziren, herria mendean hartu, eta herritarrak bota egin zituzten bertatik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 162. orr.
Militarrek gauez hartu zuten mendean hiria. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.
Ea nik mendean hartu eta lurraldetik botatzea lortzen dudan. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 213. orr.
Mendean hartu behar ote gaituzu? Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 104. orr.
Charles bere mendean harturik zeukan emakume deabru horrek. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 143. orr.
Gaizkile-talde batek erraz hartuko zintuzke menpean, Wilmer. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 444. orr.
Belar txarrek aspaldi hartua zuten mendean leku hura. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 143. orr.
Zakur pisuagoak errazago har lezake mendean bere kontrarioa. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 92. orr.
· irud Belarrez eta haragiz nekez elikatuz bizi den gorputza, gaixotasunak, itxuragabetzeak, usteltzeak mendean har dezakeen abere makina. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 333. orr.
Stephen lekuaren sakratutasunak mendean hartu zuela iruditzen zitzaion Margareti. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 228. orr.
Lozorro sakonean murgildu zen Abran eta izu larri eta ilun batek mendean hartu zuen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 44. orr.
Emaztearengandik banatu berria nintzen [...] garai hartan, eta etsipenak guztiz mendean hartua ninduen. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 14. orr.
Hark bazekien ezin ninduela soarekin mendean hartu. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 22. orr.
Gure aita, berriz, gizon langilea zen, betebeharrek mendean hartua zutena. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 12. orr.
Baina jendetzaren aztoramen zalapartatsuak mendean hartu zuen orduan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 87. orr.
Ez dadila logurak mendean hartu arte oheratu, eta esnatu bezain laster jaiki dadila. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 38. orr.
Baina askonahiak menpean hartu eta ametsetan hasi zen Parisen gelditu eta denda bertan zabaltzearekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 96. orr.
Gutxika-gutxika mendean hartu zuen egoera, berreskuratu zuen bere odol hotza. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 92. orr.
Behatzen duguna ez da natura bere baitan, baizik-eta gure galdetzeko eraren mendean hartutako natura. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.
Ekialdean, Indianak 104-88 hartu zuen mendean Boston; New Jersey Netsek 107-83 New York, eta Detroitek, eroso, 108-82 Milwuakee. Berria - Kirola 2004-04-20
Ez baitzait iruditzen, oraingoz, mendean hartua duen emakume horrez nik nahi nukeen bezain gogobeterik denik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 327. orr.
Antza, erraldoiari neurria hartu dio, eta hemendik aurrera borroka orekatua izango da. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 126. orr.
Beharbada, oraindik ez diot hiriari neurria hartu. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 102. orr.
Hasieran kosta egin zitzaion makinari neurria hartzea. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 17. orr.
Aitortu behar du horratik aldatu egin dela azken hilabeteetan: alkoholari neurria hartu dio, eta harremana bide berri batetik gidatu dute. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 77. orr.
Hamabost egunetan bost partida jokatu ditu Hormadik, eta xapelgoari neurria hartu ezinik dihardu. Berria - Kirola 2004-10-09
Osasunak partidari neurria hartzea lortu zuen lehen zatian, eta ongi aritu zen, nahiz eta markagailuan Valentziak aurrea hartu. Berria - Kirola 2004-01-08
Ezin diot indarrari neurria hartu. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 76. orr.
Argia urratzen hasia zuan, astiro-astiro, eguzkia bere harrapakinari, munduari, neurria hartzen ari balitzaio bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 155. orr.
Ondo asko hartua zion neurria karguari, eta ezin hobeto betetzen zuen bere egitekoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 221. orr.
Kezka hori izateak berak adierazten du ez niola formula egokiari neurria hartzen. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 56. orr.
Honek esan nahi zuen arazoa ez zela zuzenki literarioa, baizik eta etikoa: nik egia isiltzera, ez zen izango zeru azpian ez irakurlerik ez kritikaririk nire plajioari neurria hartuko zionik. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 147. orr.
Espainian gaindi, ainitzek ontzat hartzen omen dute gobernuaren joka-molde hori. Herria 2002-08-15
Zenbait Herriko Etxek, aldiz, ontzat hartu dute gure proposamena. Berria - Euskal Herria 2004-02-01
Agintearen aldeko eta oposizioko diputatuek ontzat hartutako akordioaren arabera. Berria - Mundua 2004-12-09
Edonola ere, ontzat hartu zuten epaia. Berria - Ekonomia 2004-10-21
Ontzat hartu zituzten hitz hauek Hamorrek eta honen seme Sikenek. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 96. orr.
Hona arrazoiak, ontzat hartuko baitituzu dudarik gabe. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 191. orr.
Bizkitartean, Paulok eta haren lagunek bidean kausitu zituzten beste hizkuntza guztien artetik badira zenbait fede berriaren janzteko ontzat hartu zituztenak, hala nola Siria, Persia, Armenia eta Egiptoko hizkuntza zaharrak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 180. orr.
Ona txartzat eta txarra ontzat har ez dezagun. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 382. orr.
Eta sortzen zaizkigun eragozpenak saihestu nahi izanez gero, onartu ezinezkoak ontzat hartzera behartzen gaituen eraikuntza guztiz korapilatsu batera jotzen dugu, zinezko proposamentzat nekez har litekeena. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 135. orr.
-Nik ere zure bizitzan parte hartu nahi dut, Fermin, behar zaitut. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 363. orr.
Monikak ere parte-hartzen du solasean. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 16. orr.
Eskerrik beroenak haiei, eta liburuan parte hartu duten guztiei. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 7. orr.
Hamabi artikulugilek hartu dute parte 'Jakin' aldizkariak urtero egiten duen zenbaki berezian. Berria - Kultura 2004-01-13
Kanpaldian parte hartzen ari zirenak. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 93. orr.
Uste baino jende gutxiagok parte hartu zuen, azkenean, ekintzan. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 79. orr.
Xabier Letek, Antton Valverdek, Jabier Muguruzak, Alaitz Telletxeak eta Mikel Errazkinek hartuko dute parte emanaldian. Berria - Kultura 2004-11-13
Irudi zuen gure etxekoa zela eta gure doluminean parte hartzen zuela. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 62. orr.
Bakearen aldeko Herrien Biltzarrean hartu zuen parte. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 10. orr.
Horra, baina: benetan parte hartu al zuen hilketan? Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 47. orr.
Aldi berean, euskal mugimendua zeritzonean parte hartzen zuen, batez ere laborantza alorrean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 112. orr.
Aeroposta-Argentina konpainiaren esploratzaile izendatu zuten, Argentinan hegazkinezko posta zerbitzuak eta handik Europarako garraioa antolatzen parte hartzeko. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 9. orr.
Aitak parte hartzeko beharra sentitu zuen semeari babesa emateko edo. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 117. orr.
Nolanahi ere, ez zaidak iruditzen Angelek fusilamenduetan parte hartuko zuenik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 211. orr.
Ikusten dut eta aitortzen dut holako gerla deitoragarri batean nihaurek ere parte hartu dutala. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 98. orr.
Zuzenean parte hartu ala ez, hiltzaile artean ibili zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 211. orr.
Linea beretan izan ginen pilotu, sorkuntza beretan hartu genuen parte. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 148. orr.
Izarrak ederrak dira, baina ezin dute ezertan parte hartu: begira egotearekin konformatu behar dute beti. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 49. orr.
Hirietan, nazioarteko merkatariek ezin zuten xehekako salerosketan parte hartu, salerosketa mota hori oso zorrotz arautua baitzegoen, ekoizleen interesen alde. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.
-Bai, jauna, Ostendeko setioan parte hartutakoa naiz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 37. orr.
Euli-enbrioiaren bizitzaren lehen urratsetan parte hartzen duten eragiketak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 61. orr.
Bi organismo horien garapenean parte hartzen duten prozesuak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 125. orr.
Zatiki elementalek parte hartzen duten gertaerak alde batera utzita. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.
-Kontatu dizu parte hartu behar duen borroka horrena? Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 122. orr.
· Zer parte hartzen dute, ernalkuntzaren aurretik, amaren geneek enbrioiaren eraikuntzan? Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 59. orr.
Justizia gorenaren aginduz bi bihozgabe horiek preso hartu zenituenean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 87. orr.
Krasnoiarskeko batailan izan nintzen, eta hantxe hartu ninduten preso! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 430. orr.
Elosegi, Joseba, ez zuten harrapatu, baina haren ordez anaia hartu zuten preso. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 28. orr.
Alemanek preso hartu zuten, bertze soldaduekin batean, Frantziak gerla galdu eta biharamunean berean. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 9. orr.
Telegrafoaren gelan daukate orain preso hartuta, Bergarako juezaren zain gaude denok. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 100. orr.
1987ko ekainean zen preso hartua izan, ETAkoa zelakoan. Herria 2005-09-01
Auvergne-ko makian preso hartua, Dachau-n zegoen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 118. orr.
Men egiten zutenak armadan sartzen zituen, men egin nahi ez zutenak preso hartzen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 51. orr.
Kanadako basatiek erre egiten dituzte preso hartutakoak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 105. orr.
Preso hartu zituzten S.S.ek, ahalgerik gabe, kuraiarik gabe, bizirik utz zitzaten eskatzen diete. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 112. orr.
· irud Gudronean preso hartu legarrak laster doatzi ene gibelerat, abaila haundian... Herria 2003-09-25
Itzalek preso hartutako lur baten soslaia. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 95. orr.
Lurrean etzanda, manta gainean jarri eta ahaleginak egin dituzu sosegu hartzen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 44. orr.
Andrea, har ezazu sosegu, adiskidantzak dizu galdatzen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 472. orr.
Har ezazu haatik sosegu; nire iloba ez dago arriskuan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 394. orr.
Orduan, zure on eginengatik sosegu harturik, maiteko dut neure bizitza. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 291. orr.
· Kontzientziaren harra ausikika hasten zitzaidanean, otoitz hura egin, eta otoitz hartan hartzen nuen bertzela nekez hartzen nuèn sosegu eta kontentamendu apurra. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 198. orr.
Goxatu eta sosegu pixka bat har dezan, baina, aurrean izanda ere, ez zenuke, beharbada, adierazten asmatuko. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 47. orr.
Gau batean lastategiak su hartu eta etxe osoa eta baratzeko arbola guztiak erre ziren poxpoloak balira bezala. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 43. orr.
Errautsa su hartzen hasi zenean, kea zabaldu zen sukaldean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 108. orr.
Kamioiak 20.000 litro D gasoil zeramatzan; beste ibilgailu bat jo, eta su hartu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-04-14
Metanol gai toxikoa zeraman tren batek su hartu du Baionako portuan. Berria - Euskal Herria 2004-08-13
Gero fuselajeak su hartu zuen eta han nonbait erori zen, sororen batean. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 15. orr.
Aski zela zigarro-mutur gaizki itzali bat hango belarrak eta lastoak eta etxeak denak su hartzeko. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 83. orr.
Begira egon zen su hartu zuten arte. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 118. orr.
Veraren soinekoak su hartzen zuela imajinatu zuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 120. orr.
Hain erraz su hartzen duen gai horren gainean ari zen nabigatzen egiatan? Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 403. orr.
Su hartu duen sasiko sugea bezala bihurritu zen fraidea. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 148. orr.
Su hartutakoak 'erretzen ari naiz! erretzen ari naiz!' esanez Kyobashi ibaira oldartzen ziren. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 114. orr.
Gorrotoak su hartu zuen Harryren barruan, beldurrarentzako lekurik utzi gabe. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 274. orr.
Zeren, nork daki gaztetan hartu hinduen su hark hartuko ez ote hauen egunen batean berriro, eta mudaraziko ez ote duen hire pintura goiti-beheiti...? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 283. orr.
abantaila hartu (25); abiada hartu (21); abiadura hartu (13); agintea hartu (23); ahotan hartu (26); aintzakotzat hartu (76); aintzat hartu (840); aise hartu (18); altzoan hartu (16); antza hartu (34); aparte hartu (18); ardura hartu (132); ardurak hartu (19); argazkia hartu (12); argia hartu (14); armak hartu (36); arnasa hartu (226); arnasarik hartu (52); arriskua hartu (25); arriskurik hartu (20); arta hartu (11); asmoa hartu (24); astia hartu (22); astirik hartu (11); atseden hartu (163); atsedena hartu (48); atsedenik hartu (47); atsegin hartu (21); atseginez hartu (15); atxilo hartu (32); aulkia hartu (17); aurre hartu (33); aurrea hartu (270); aurrean hartu (14); aurretik hartu (24); autoa hartu (53); autobusa hartu (44); azpian hartu (37)
baikor hartu (11); bainua hartu (14); baloia hartu (17); barne hartu (15); basoa hartu (11); batera hartu (18); begira hartu (12); begirunez hartu (11); begitan hartu (32); beldurra hartu (14); beldurrak hartu (20); beregain hartu (16); berekin hartu (27); berriro hartu (37); berriz hartu (43); bertan hartu (27); besoetan hartu (84); besotik hartu (11); beta hartu (13); betarik hartu (11); bide hartu (24); bidea hartu (514); biderik hartu (12); bidez hartu (12); biolina hartu (13); bizia hartu (12); bizikleta hartu (22); bizkarrean hartu (27); boterea hartu (18); botikak hartu (11); botila hartu (21); buelta hartu (20); bulegoan hartu (11); burua hartu (18); buruan hartu (15); buruzagitza hartu (11); deklarazioa hartu (46)
deliberoa hartu (14); denbora hartu (38); dirua hartu (33); dutxa hartu (17); egoitzan hartu (13); egunkaria hartu (16); elkar hartu (48); emaztetzat hartu (34); engaiamendua hartu (12); epoa hartu (11); erabakia hartu (469); erabakiak hartu (63); erabakirik hartu (103); erantzukizuna hartu (31); erdia hartu (11); eredutzat hartu (14); erotzat hartu (11); erraz hartu (12); errepidea hartu (12); erretiroa hartu (71); erretreta hartu (34); erritmoa hartu (18); eskopeta hartu (16); esku hartu (277); eskua hartu (101); eskuak hartu (18); eskuan hartu (97); eskuetan hartu (85); eskuetatik hartu (11); eskutan hartu (19); eskutik hartu (49); espirituak hartu (16); estu hartu (103); etsia hartu (21); etxean hartu (77); ezkerretara hartu (13); ezpata hartu (16); ezustean hartu (16)
forma hartu (23); gaina hartu (139); gainean hartu (31); gaizki hartu (87); garrantzia hartu (15); gatibu hartu (22); gidaritza hartu (16); giltza hartu (13); giltzak hartu (17); gobernuak hartu (35); gogoan hartu (158); gogor hartu (11); gogorrak hartu (17); gogoz hartu (13); gurutzea hartu (12); gustua hartu (16); gustura hartu (41); gutuna hartu (14); handiak hartu (21); harriduraz hartu (15); hartu berri (40); hartu berria (23); hartu eman (51); hartu emana (36); hartu emanak (47); hartu emanetan (12); hartu emanik (13); hartu gogoan (16); hats hartu (14); hatsa hartu (17); haurra hartu (11); hegazkina hartu (55); hiria hartu (39); hitz hartu (14); hitza hartu (182); hizpide hartu (15)
igogailua hartu (14); ikarak hartu (11); indarra hartu (64); indarrez hartu (20); iniziatiba hartu (15); itsasontzia hartu (12); itxura hartu (97); izena hartu (80); izuak hartu (14); jai hartu (13); jaka hartu (11); jarrera hartu (79); joera hartu (13); kafea hartu (48); kapela hartu (14); kargu hartu (78); kargua hartu (183); kolorea hartu (13); kolpea hartu (29); kondutan hartu (30); konfiantza hartu (30); konpromiso hartu (12); konpromisoa hartu (376); konpromisoak hartu (31); kontrola hartu (15); kontrolpean hartu (17); kontu hartu (12); kontuan hartu (1072); kontutan hartu (63); kontzientzia hartu (12); kutxa hartu (11)
labana hartu (22); laginak hartu (12); lagun hartu (23); lagunek hartu (33); laguntzat hartu (23); lana hartu (31); lanak hartu (17); lanik hartu (34); lasai hartu (48); lasaitua hartu (34); laster hartu (16); latza hartu (13); lekua hartu (100); lekukoa hartu (38); lema hartu (15); lepoan hartu (22); liburua hartu (48); lo hartu (146); loak hartu (200); lorik hartu (22); luma hartu (21); lur hartu (39); makila hartu (26); maleta hartu (19); mende hartu (11); mendean hartu (258); mendeku hartu (29); mendekua hartu (37); menpean hartu (55); metroa hartu (27); min hartu (320); mina hartu (22); minik hartu (30)
neurria hartu (66); neurriak hartu (296); neurririk hartu (77); normaltzat hartu (15); oharrak hartu (15); ohitura hartu (51); oin hartu (18); oinarritzat hartu (18); ondo hartu (85); onez hartu (130); ongi hartu (81); ontzat hartu (105); ontzia hartu (16); oporrak hartu (16); ordezkariek hartu (12); osotasunean hartu (13); ostatu hartu (41); papera hartu (14); paperak hartu (12); parte hartu (3007); partidan hartu (16); patxadaz hartu (13); pazientzia hartu (13); pena hartu (22); pilota hartu (11); pilula hartu (16); pilulak hartu (11); poltsa hartu (18); poza hartu (34); pozarren hartu (15); pozez hartu (53); pozik hartu (96); preso hartu (129); pultsua hartu (11)
segida hartu (45); seinaletzat hartu (17); semea hartu (12); semetzat hartu (20); senartzat hartu (16); serio hartu (41); soinua hartu (11); su hartu (115); suak hartu (30); susmoa hartu (30); sustoa hartu (16); taldeak hartu (19); tankera hartu (20); taxia hartu (20); telefonoa hartu (102); tentuz hartu (13); tokia hartu (48); trena hartu (81); txaloka hartu (17); txanda hartu (14); ura hartu (18); usaina hartu (17); zuzendaritza hartu (11); zuzenean hartu (13)
arnasa sakon hartu (50); begi onez hartu (84); bere gain hartu (501); bileran parte hartu (34); bozetan parte hartu (11); bozketan parte hartu (30); bultzatzeko konpromisoa hartu (12); emateko konpromisoa hartu (13); erasoetan parte hartu (13); eztabaidan parte hartu (18); hartu beharreko neurriak (53); hauteskundeetan parte hartu (13); hilketan parte hartu (18); jokoetan parte hartu (12); lasaitu ederra hartu (34); manifestazioan parte hartu (25); ministro kargua hartu (12); negoziazioetan parte hartu (12); neurri guztiak hartu (14); neurri zorrotzak hartu (12); presidente kargua hartu (27); proiektuan parte hartu (17); prozesuan parte hartu (32); tarte bat hartu (19); uzteko erabakia hartu (19); zuzenean parte hartu (21)
aintzat hartua (24); aintzat hartuak (13); begitan hartua (15); bere gain hartua (14); deabruak hartua (30); kontuan hartua (14); kontuan hartuak (11); mendean hartua (17); ongi hartua (15); parte hartua (19); preso hartua (14)
); aintzakotzat hartuko (11); aintzat hartuko (135); ardura hartuko (16); atseden hartuko (29); atsedena hartuko (16); atsedenik hartuko (11); aurrea hartuko (24); azpian hartuko (12); barne hartuko (17); bide hartuko (25); bidea hartuko (45); denbora hartuko (12); erabaki hartuko (14); erabakia hartuko (34); erabakirik hartuko (17); erretiroa hartuko (43); esku hartuko (69); estu hartuko (17); etxean hartuko (14); gaina hartuko (11); gaizki hartuko (17); gogoan hartuko (13); gustura hartuko (32); indarra hartuko (12); itxura hartuko (16); izena hartuko (19); jarrera hartuko (35); kargu hartuko (17); kondutan hartuko (11); kontuan hartuko (172); lekua hartuko (16); lekukoa hartuko (25); loak hartuko (11); mendean hartuko (14); mendeku hartuko (15); nekez hartuko (12); neurriak hartuko (119); ondo hartuko (17); onez hartuko (13); ongi hartuko (12); ontzat hartuko (15); parte hartuko (1087); pilotarik hartuko (13); pozik hartuko (18); preso hartuko (11); segida hartuko (12); taldea hartuko (18); taldeak hartuko (11); tokia hartuko (21)
aintzat harturik (29); ardatz harturik (12); elkar harturik (52); erabakia harturik (17); eskuan harturik (22); eskuetan harturik (12); etsiak harturik (11); gaina harturik (13); gogoan harturik (22); harturiko erabakia (12); kontuan harturik (192); kontutan harturik (13); lagun harturik (11); oinarri harturik (23); parte harturik (15); suak harturik (12)
aintzakotzat hartzea (12); aintzat hartzea (86); ardura hartzea (15); arnasa hartzea (31); atseden hartzea (31); aurre hartzea (17); aurrea hartzea (45); bidea hartzea (25); erabakia hartzea (45); erabakiak hartzea (37); erretiroa hartzea (13); esku hartzea (277); gogoan hartzea (11); kargu hartzea (20); konpromisoa hartzea (24); kontuan hartzea (103); kontzientzia hartzea (16); lekua hartzea (16); mendean hartzea (45); mendeku hartzea (16); neurria hartzea (27); neurriak hartzea (103); parte hartzea (1515)
bere gain hartzea (40); bere parte hartzea (26); emakumeen parte hartzea (22); gizartearen parte hartzea (14); hauteskundeetan parte hartzea (13); herritarren parte hartzea (59); jendearen parte hartzea (24); kontuan ez hartzea (13); kontuan ez hartzea (13) ez parte hartzea (23); parte hartzea bermatzeko (11); parte hartzea bultzatu (15); parte hartzea egotzita (12); parte hartzea eskatu (18); parte hartzea eskatzen (11); parte hartzea espero (12); parte hartzea leporatu (14); parte hartzea leporatzen (20)
arnasa hartzean (12); esku hartzeak (20); esku hartzearen (26); esku hartzeaz (11); hartzearekin batera (21); kargua hartzean (14); parte hartzeagatik (108); parte hartzeak (64); parte hartzean (21); parte hartzearekin (94); parte hartzearen aldeko (12); parte hartzeaz (38)
aintzakotzat hartzeko (19); aintzat hartzeko (130); ardura hartzeko (11); armak hartzeko (12); arnasa hartzeko (177); arta hartzeko (12); atseden hartzeko (127); atsedena hartzeko (11); aurre hartzeko (12); aurrea hartzeko (78); autobusa hartzeko (15); berriro hartzeko (15); bidea hartzeko (20); deklarazioa hartzeko (12); erabakia hartzeko (89); erabakiak hartzeko (162); erantzukizuna hartzeko (17); erretiroa hartzeko (28); eskarmentua hartzeko (13); esku hartzeko (125); estu hartzeko (30); etxean hartzeko (12); gisa hartzeko (12); gogoan hartzeko (21)
hartzeko agindu (25); hartzeko arazo (15); hartzeko arazoak (21); hartzeko arriskua (11); hartzeko asmoa (60); hartzeko asmorik (29); hartzeko asmotan (13); hartzeko asmoz (30); hartzeko astirik (17); hartzeko aukera (239); hartzeko aukerarik (26); hartzeko baimena (19); hartzeko balio (16); hartzeko behar (12); hartzeko beharra (15); hartzeko betarik (11); hartzeko borondatea (11); hartzeko dei (13); hartzeko deia (180); hartzeko denbora (22); hartzeko denborarik (12); hartzeko eguna (11); hartzeko erabakia (17); hartzeko esan (30); hartzeko eskaera (16); hartzeko eskatu (315); hartzeko eskatuko (24); hartzeko eskatzen (36); hartzeko eskua (11); hartzeko eskubidea (115); hartzeko exijitu (16); hartzeko gai (59); hartzeko gaitasuna (21); hartzeko garaia (38); hartzeko gauza (25); hartzeko gisan (26); hartzeko gogoa (26); hartzeko gonbita (28); hartzeko konpromisoa (21); hartzeko modu (21); hartzeko modua (26); hartzeko moduan (44); hartzeko moduko (49); hartzeko modukoa (31); hartzeko modukoak (16); hartzeko ohitura (11); hartzeko ordua (16); hartzeko orduan (44); hartzeko parada (16); hartzeko prest (140); hartzeko tenorea (14); hartzeko unea (18); hartzeko zailtasunak (11); hartzeko zain (11); hartzeko zorian (17)
hatsa hartzeko (19); hitza hartzeko (17); kafea hartzeko (17); kargua hartzeko (25); konfiantza hartzeko (24); konpromisoa hartzeko (20); konpromisoak hartzeko (47); kontuak hartzeko (15); kontuan hartzeko (178); lasai hartzeko (12); lekua hartzeko (24); lo hartzeko (11); loak hartzeko (15); mendean hartzeko (113); mendeku hartzeko (31); mendekua hartzeko (25); menpean hartzeko (24); neurria hartzeko (27); neurriak hartzeko (207); oharrak hartzeko (14); parte hartzeko (1367); preso hartzeko (13); tokia hartzeko (12); trena hartzeko (13); zerbait hartzeko (16)
; aintzat hartzeko eskatu (33); aintzat hartzeko moduko (11); arnasa hartzeko arazo (14); arnasa hartzeko arazoak (19); bere gain hartzeko (90); beren gain hartzeko (12); bozetan parte hartzeko (13); ekimenetan parte hartzeko (14); ekitaldian parte hartzeko (11); erabaki bat hartzeko (21); esku hartzeko eskatu (19); ez parte hartzeko (15); eztabaidan parte hartzeko (12); gobernuan parte hartzeko (14); hauteskundeetan parte hartzeko (29); kafe bat hartzeko (11); kontuan hartzeko eskatu (20); kontuan hartzeko moduko (11); lehiaketan parte hartzeko (13); manifestazioan parte hartzeko (46); mobilizazioetan parte hartzeko (27); neurriak hartzeko eskatu (74); parte ez hartzeko (18); parte hartzeko asmoa (24); parte hartzeko asmorik (13); parte hartzeko aukera (124); parte hartzeko aukerarik (14); parte hartzeko deia (157); parte hartzeko eskatu (54); parte hartzeko eskubidea (87); parte hartzeko gonbita (22); parte hartzeko prest (30); pixka bat hartzeko (17); politikan parte hartzeko (11); prozesuan parte hartzeko (29); txapelketan parte hartzeko (24); zuzenean parte hartzeko (14)
aintzat hartzekoa (23); kontuan hartzekoa (81); kontuan hartzekoak (38); parte hartzekoa (18); parte hartzekoak (16)
aintzakotzat hartzen (73); aintzat hartzen (408); antza hartzen (57); ardura hartzen (23); arnasa hartzen (113); arnasarik hartzen (13); arriskuak hartzen (11); arta hartzen (14); atseden hartzen (98); atsedena hartzen (17); atsedenik hartzen (22); atsegin hartzen (37); atsegina hartzen (11); aurrea hartzen (60); autobusa hartzen (15); azpian hartzen (15); bainua hartzen (13); barne hartzen (118); begitan hartzen (11); berehala hartzen (14); beretzat hartzen (16); berriz hartzen (18); besoetan hartzen (21); bidea hartzen (72); botikak hartzen (16); denbora hartzen (20); drogak hartzen (14); egunero hartzen (14); eguzkia hartzen (11); elkar hartzen (13); erabakia hartzen (40); erabakiak hartzen (73); eredutzat hartzen (14); erritmoa hartzen (11); esku hartzen (96); eskua hartzen (13); eskuan hartzen (11); eskuetan hartzen (14); estu hartzen (34); forma hartzen (31); gaina hartzen (64); gaizki hartzen (19); garrantzia hartzen (15); gogoan hartzen (56)
hartzen ahalegindu (11)
hats hartzen (26); hatsa hartzen (16); hitza hartzen (14); indarra hartzen (40); itxura hartzen (105); izena hartzen (27); izenak hartzen (14); kafea hartzen (36); kargu hartzen (35); kolorea hartzen (12); kondutan hartzen (13); konfiantza hartzen (17); konpromisoa hartzen (54); konpromisoak hartzen (12); kontuan hartzen (463); kontutan hartzen (45); kutsua hartzen (16); lasai hartzen (16); lekua hartzen (41); lo hartzen (31); loak hartzen (63); lur hartzen (11); mendean hartzen (48); mendekua hartzen (11); menpean hartzen (22); min hartzen (33); moduan hartzen (19); nekez hartzen (23); neurria hartzen (32); neurriak hartzen (91)
oharrak hartzen (23); ondo hartzen (29); onez hartzen (22); ongi hartzen (30); onik hartzen (17); ontzat hartzen (42); osoa hartzen (71); osorik hartzen (11); osotasunean hartzen (11); parte hartzen (1197); pilula hartzen (19); plazer hartzen (20); preso hartzen (12); segida hartzen (21); serio hartzen (25); soilik hartzen (19); su hartzen (29); suak hartzen (11); susmoa hartzen (15); tankera hartzen (24); tea hartzen (23); telefonoa hartzen (11); tokia hartzen (20); traza hartzen (24); trena hartzen (14); txarra hartzen (33); usaina hartzen (17); zerbait hartzen (22)
bere baitan hartzen (25); bere gain hartzen (114); herria aintzat hartzen (12); itxura hartzen ari (13); izaera barne hartzen (11); neurriak hartzen ari (12); parte hartzen hasi (16); prozesuan parte hartzen (13); susmo txarra hartzen (20)
aintzat hartzera (14); arnasa hartzera (12); atseden hartzera (40); erabakia hartzera (14); esku hartzera (15); haizea hartzera (22)
hartzera behartu (39); hartzera behartzen (19); hartzera bultzatu (12); hartzera bultzatzen (11); hartzera deitu (84); hartzera eraman (12); hartzera eta (35); hartzera etorri (18); hartzera gonbidatu (40); hartzera gonbidatzen (15); hartzera joan (72); hartzera joateko (12)
hori hartzera (17); jabetzan hartzera (14); kafea hartzera (32); neurriak hartzera (17); parte hartzera (269); popatik hartzera (39); tea hartzera (24); trena hartzera (14); zerbait hartzera (21)
erabakiak hartzerakoan (20); kafe bat hartzera (14); manifestazioan parte hartzera (18); mobilizazioetan parte hartzera (11); parte hartzera deitu (78); parte hartzera gonbidatu (14); parte hartzerat (34)