Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ximurra ez zen gogo onez hartaratu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.
Emma sarri joaten bide zen hura entzutera, horregatik hartaratu ziren. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 47. orr.
Esan bezala, bada, nire ofizioa Jaungoikoak higuin dituenetakoa zen, baina haren erabaki igarri-ezinak hartaratu ninduen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 20. orr.
Banuen nolabaiteko irudipena ez nuela likitsa nintzelako gaizkia egiten, zorteak hartaratu ninduelako baizik. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 104. orr.
Ustekabez baizik gogoratzen ez zaizun izakari horietako bat zen, gogoa hartan ezin pausatu zaizuna, desira inola ere hartaratzen ez zaizuna. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 102. orr.
Ez zuen bere burua hartaratua ikusi nahi. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 75. orr.
Halako batean, auskalo zerk hartaratua, morroiak txakolina hartu zuen hizpide. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 90. orr.
Biharamunean, gurasoen mutur beltzek eta gorputzeko izerdi zuriak hartaratua, ez zela bigarrenik izanen zin egin nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 114. orr.
Bat-bateko iluntasunak eta hersturak hartaratua, izu-laborriaren putzura erori nintzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 373. orr.
Diru premiak hartaratua, drogen negozioen zurrunbiloan murgilduko da Santiago. Berria - Kultura 2004-09-24
Herri xehea, goseak hartaratuta, matxinatu egin zen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 359. orr.
Asperdura hilgarriak hartaratuta, Del Valle neska-mutiko haiekin saiatu zen hizketan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 57. orr.
Leiho batzuetan jendea azaldu da iskanbilak hartaratuta. «Bizia lo», 2003 - 72. orr.
Burutik orporaino dardara ikaragarri batek astintzen zuela aurrean zuen ikuskari ulertezinak hartaraturik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 62. orr.
Izan ere, negozioek hartaraturik, aitak bidaia luzeak egiten zituen kanporat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 81. orr.
Bildu zuen berriz ere zafraldi bat... baina hartaratuz geroz, zafraldi bat gutiago ala gehiago... zer aldatuko zuen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 190. orr.
Niri iruditzen zitzaidan hartaraz gero egoki zatekeela landarearen konposizioan fosforoa zein eratan sartzen zen finkatzea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 164. orr.
Zer egin ez nekiela nengoen baina, hartaraz gero, ezin itzuliko nintzen esku-hutsik etxera. zer beldur eragin izan didan luzaroan, hartaraz gero heriotzarekin lotu izan dudan hitz horrek! Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 31. orr.
Hartaraz geroz, ez ginuen axolarik guk ere berak baino gehiago gure erakaslearen sotana zimurtua edo gorrastatua ote zen ala ez. Herria 2001-09-27