Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizona naturako beste izaki guztien mailara jaitsiko dudanez, gure harrotasuna apalduta geratuko da. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 256. orr.
Zeren, noiz eta bihurtzen baita nagusiaren nagusitasuna nagusikeria eta haren harrotasuna harrokeria, orduan akabatzen baitira menekoaren esker onak eta mirespenak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 307. orr.
Tratu zuzena agintzen zidan, baina ez zion bere harrotasun edo harrokeria hari uko egingo. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 136. orr.
Kontrakoa ikusten da maizenik: harrotasunaren ordez, konplexua. Berria - Euskal Herria 2004-04-30
Bizkitartean Joanesen bana-besteko garaipenetan parte hartzeak harrotasunez hanpatzen ninduen. ik beherago 6. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 196. orr.
Harrotasuna sumatu nion begi ninietan. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 249. orr.
Harrotasuna baizik ez dut sentitzen nire bizitza aztertzen dudanean. Entzuna nuen kalean: venezuelarrei venezuelar izateko harrotasuna sentiarazi dien iraultza dela Chavezena. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 163. orr.
Berak piztu du gugan geure etorkiaren harrotasuna. Txillardegi «Putzu», 1999 - 362. orr.
Sostengu horrek hizkuntzaren harrotasuna ekarri du. Berria - Euskal Herria 2004-06-20
Ez, zure sexuaren harrotasun guztia ez litzateke aski bereizten gaituen tartea betetzeko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 246. orr.
Baina inork ez zion eskainiko, eta hamasei urtean bere harrotasunak ez zion utzi eskatzen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 260. orr.
Egun hartatik aurrera gaitzeko harrotasun batek hartu zuen Héraclius Gloss. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 71. orr.
Haren harrotasuna bestelakoa zuan, bere maila, jatorri, ondasun edo posizioaz [...] harro diren pertsonenaren aldean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 191. orr.
Inoren menpeko ez izatea bertze harrotasunik ez. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 29. orr.
Ez zaie zigor fisiko eta mingarririk ezarri behar harrokerian oinarritutako delituei, mina bera ohore eta janari dutenei; halakoei barregarrikeria eta ospe txarra komeni zaie, zigor hauek fanatikoen harrotasunari ikusleen harrotasuna kontrajartzen baitiete. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 68. orr.
Egunean-egunean gehixeago estutzen ninduen, soka bat tenkatuz bezala, ea noiz eteten zen, nire harrotasunaren azken gotorlekua suntsitu nahirik, hala erabat azpiraturik uzteko. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 21. orr.
Biolina distiraka ikusi zuen da Ruak, eta zuraren harrotasuna zela pentsatu zuen, zuhaitzak izaki bizidunak baitira. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 69. orr.
Basahuntzaren arintasun eta graziaz, inori ezer zor ez dionaren harrotasunaz. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 169. orr.
Hartu nion botila odoletan blaitutako eskuaz, bota nuen burua atzera eta zintzurra busti nuen, garailearen harrotasunaz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 89. orr.
-Ze, niri bai, niri zor dit -jarraitu zuen Lacik haur baten harrotasunaz, handikeriaz ia-. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 31. orr.
Aiton-amonen koroa ilobak dira, seme-alaben harrotasuna gurasoak. Elizen arteko biblia EsZ 17,6
Aitaren ohorea baita gizakiaren harrotasuna, eta amaren desohorea seme-alaben lotsa. Elizen arteko biblia Si 3,11
Harrotasun benetakoa, harrotasun zintzoa, harrokeriarik ez izatea baita. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 81. orr.
Florentek ezezkoan jarraitu zuen, lehen baino harrotasun zakarragoarekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.
Jelosiak, desengainuak, harrotasun minduak oinaze izugarria eragin zezaketek. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 206. orr.
Orduan, harrotasun abertzale kontrolaezinak jo ninduen, eta hotz erantzun nion: [...]. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 81. orr.
Sorbaldak jaso eta honela esan zuen izeba Juliak, harrotasun apalez: [...]. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 288. orr.
ik beherago 6. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
-Eta daukagun bilatzaileak sekula ez digu partidarik galdu! -esan zuen Woodek burrunbatsu, harrotasun sutsuz Harryri begira-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 119. orr.
-Ezagutzen? -harrotasun ezin gordeaz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 91. orr.
Itsasoan ere bere harrotasunak, bere azal leuna inarrosten duten harrabots ozenek ere hondoraino hunkitzen dute bakartasun barearen sentsazioa. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 13. orr.
Melanieren ateraldiekin barre egiten dutenean, ezin du harrotasun-jario bat eragotzi bere barnean. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 248. orr.
Amonaren likoreak ematen duen harrotasuna beste harrotasun mota bat dela otutzen zait. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 165. orr.
-Bihar hasiko omen dira liburu-dendetan banatzen -esan zuen Nathanielek, harrotasun puntu batez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 73. orr.
Nik atzetik ditiat orain dela hamabost urte -segitu zuen hebertistak, harrotasun kutsu batez-. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 348. orr.
[...] -ohartarazi zuen Alcide Jolivetek halako harrotasun doinu batez. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 36. orr.
Bazirudien atsegin eta harrotasun-pizgarri zitzaiola hango lana. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.
Bihotzean eraman dut geroztik Agurtzane, eta nire idazle-harrotasunean zirika aritu zait haren historia. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 13. orr.
Aitarenak zituen bere burua koroatzeko jaidura, errege-harrotasuna eta sortzeko poza. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 127. orr.
Nazio harrotasun ukaldi batek behartu ninduen egia aitortzera: [...]. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 68. orr.
Herritar-harrotasun halako batek Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 86. orr.
Ez zuen harrotasunez esan, naturaltasunez baizik. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 272. orr.
Harrotasunez so egin dit, egin zuenaz harriturik oraindik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 243. orr.
Intimotasunaren ataka hura gainditu izanak, harrotasunez bete ninduen. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 51. orr.
Eta Alexandrori handiuste eta harrotasunez bete zitzaion bihotza. Elizen arteko biblia 1 M 1,3
Harrotasunez gainezka dago. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 193. orr.
Harrotasunez kontatzen zuen nola FAIkoen esku utzi zituen bi apaizak, nahi zutena egin zezaten haiekin. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 14. orr.
Harrotasunez, bozkarioz eta konfiantzaz gainezka zegoen, hala nola lasterketan menderaezina den zalduna edo bestondorik ez duen edalea. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 140. orr.
Ba, ez, begiak nireak dituela esaten dute denek, amak, harrotasunez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 206. orr.
Umoretsu zihoazela ikusi zuen, eta harrotasunezko poza sentitu zuen, gizaseme bi haiek senar-semeak balitu moduan. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 119. orr.
Aurrera egin ahala, berriro bizitzen sentitzen zen, bozkariozko eta harrotasunezko sentimendu batek hartua. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 83. orr.
bere harrotasun (5); eta harrotasun (9); halako harrotasun (7); harrotasun bat (3); harrotasun eta (3); harrotasun guztia (3); harrotasun hori (5); harrotasun mota (6); harrotasun mota bat (3); harrotasun pixka (4); harrotasun pixka bat (3); harrotasun punttu (6); harrotasun punttu bat (4); harrotasun puntu (12); harrotasun puntu bat (4); harrotasun puntu batez (4)
bere harrotasuna (11); eta harrotasuna (8); gure harrotasuna (3); haren harrotasuna (3); harrotasuna erakutsi (4); harrotasuna eta (11); harrotasuna ez (3); harrotasuna sentitu (3); nire harrotasuna (4)
bere harrotasunak (3); duen harrotasunaz (3); eta harrotasunez (15); eta harrotasunezko (4); halako harrotasunez (3); harrotasunak ez (3); harrotasunez begiratzen (3); harrotasunez bete (3); harrotasunez esan (3); harrotasunez esaten (3); harrotasunez eta (8); harrotasunik gabe (4)