Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

harropuztu, harroputz/harropuztu, harropuzten 1 da ad harropuzkeriaz bete.

Perugiako jendeak kalte handia egin die bere auzokoei, eta haien bihotza harropuztu egin da beren lotsarako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 302. orr.

Nahikoa poztu gaitu; baina gure giza izaerak harropuzteko bide har dezake hortik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 623. orr.

Horren ondotik, haietako batzuk areago harropuztuko dira, eta, besteak beste, beldurtu egin nautela esango dute.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 537. orr.

Zintzoa ez baita behin-behineko ondasunez harropuzten.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 348. orr.

Eskolastikoak, filosofia hartaz harropuzturik, hainbat eta hainbat azalpen hartu zizkioten filosofo hari.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 57. orr.

• 2 du ad

Eta sinetsi egiten zuten, babo arraioak, senarrarekin egiten ez duena berekin egiten duela pentsatzeak, horretxek harropuzten du gizasemea beste deusek baino gehiago.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 36. orr.

Emakumeak berriz ekin dio, ahots apal eta harropuztuaz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus