Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

harrokeria 1 iz harrotasun gaitzesgarria.

Zeren, noiz eta bihurtzen baita nagusiaren nagusitasuna nagusikeria eta haren harrotasuna harrokeria, orduan akabatzen baitira menekoaren esker onak eta mirespenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 307. orr.

Harrokeriak harrokeria dakar.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 86. orr.

Tratu zuzena agintzen zidan, baina ez zion bere harrotasun edo harrokeria hari uko egingo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 136. orr.

Apaltasuna harrokeriaren aurka.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 99. orr.

Eta 'nik hori beteko dut' esatea ere ez al da harrokeria bat?  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 149. orr.

Jakintsuak arrazoi du, erraten duelarik harrokeria dela zorionaren etsaia.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 465. orr.

Pitxerra esku batean, zigarroa bestean, Frantziaren harrokeria kritikatzen hasi ginen berotasun handiz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 10. orr.

Harrokeria naziaren biktimak izan ziren batzuk.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 49. orr.

Harrokeriaren bizioa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 207. orr.

Harrokeria da bekatu ororen sorburua.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 168. orr.

Agirretarron harrokeriak hartu nau, aitortu beharra daukat.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 53. orr.

Dama zurbil-zurbil jarri zen hasieran, baina bere baitan harrokeria berehala nagusitu zitzaion lotsari.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 22. orr.

Badakit harrokeria ematen duela, baina zenbat aldiz lortzen du batek adimenaren neurri horretako garaipen bat?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 103. orr.

Bere harrokeria beheratzeko zazpi ahalak eginik, Kirxaren kafe etxerantz abiatu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 312. orr.

Lagunekin iskanbila sortzen ibili beharko zuen, harrokerietan bide bazterretan, tabernako barraren baten kontra jarrita.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 116. orr.

Eta orduantxe jabetu nintzen harrokeria azken unera arte laguntzen gaituen sentimendua dela, eta zalantzak barrenak jan arren, ez nien zuzendu ez galderarik, ez eskaririk, ez berbarik, ez begiradarik han atzean bultzaka zihoazenei.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 191. orr.

Dena den, Enbilek harrokeriarik gabe gogoratzen ditu bere garaipenak.  Berria - Kirola   2004-10-08

Soluzioa sinplea zen, aski zen ez lanik egitea: bera berehala ohartu zen, eta urtebetean, barka harrokeria, ez zuen ia ezer egin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 154. orr.

Pairatu behar ote ditu Bush-en harrokeriak?  Herria   2004-07-29

Horren berri jakitean, beldur izango da herria, eta ez da aurrerantzean harrokerian eroriko. ik beherago 5.  Elizen arteko biblia   Dt 17,13

Ez zaie zigor fisiko eta mingarririk ezarri behar harrokerian oinarritutako delituei.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 68. orr.

2 (izenondoekin)

Harrokeria hutsez egin nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 193. orr.

Sarraski izugarria egin zuen eta harrokeria izugarriz mintzatu.  Elizen arteko biblia   1 M 1,24

Judaren eta Jerusalemen harrokeria neurrigabea.  Elizen arteko biblia   Jr 13,9

Adiskide batekin hizketaldi intimoan jardutea, harekin gaudela geure harrokeria ergela eranzten baitugu.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 17. orr.

Haien harrokeria ankerra zapaltzeko eta eraso bortitzak desegiteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 777. orr.

Harrokeria naziaren biktimak izan ziren batzuk; frankismoarenak, gulagetakoak, kastrismoarenak, Pinochetenak; hango eta hemengo faxismoarenak, hango eta hemengo moral iraultzailearenak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 49. orr.

Ez harrokeria handizalez, justiziaren zintzotasunaz baizik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 320. orr.

Harrokeria zaurituak espirituak ditu zurmintzen, hutsegiteak areagotzen, beltzuria ekartzen, herra hedarazten.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 341. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat harrokeri)

Harrokeria-bide oro uxatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 481. orr.

Zure harrokeri egunetan, ez al zinen gaizki-esaka ari izaten zeure ahizpa Sodomaz.  Elizen arteko biblia   Ez 16,56

"Hildakoekin hobeto moldatzen naiz biziekin baino", desenkusatu zen, harrokeria apurrik gabe, alkatetza eskaini ziotenean.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 71. orr.

Haietarik bizpahiru adiskideak zituen, hobeki erran, borroka lagunak zituen gutienez, harrokeria uneetan monarkiaren eta nobleen kontrako oihuak botatzen zituztenak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 45. orr.

'Bai, beti gertatzen da zerbait' esan duzu harrokeria punttu batez.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 103. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza harrokeriaren amarruez.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 347. orr.

Aski behar zukeen horrek, Mendebaldean bederen, genealogia-harrokeria oro deuseztatzeko, baina ez du hala ere eragotzi, ez kolonizaziorik, ez Auschwitz-ik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 119. orr.

5 harrokerian adlag

Den-dena interesatzen zitzaioan, pertsona eta animaliak, izarrak eta liburuak, betiere harrokerian ibiltzeko edo intelektual plantak egiteko asmorik gabe.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 192. orr.

Konturatzen banintzen lehengusu dotorea harrokerian hasten zela nire aurrean, borrokarako desafioa egiten nion.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 26. orr.

Bataila hura amaitu eta Josemari eta biok, olgetan eta harrokerian gentozela gauean, abadearekin topo egin genuen Goienkale barrenean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 35. orr.

Zabalo agertu zen, eta han geundenetatik soilik zaharrenengana zuzenduta, bakoitza bere makinara itzultzeko agindu zien, bestela kalera botako zituztela eta, harrokerian.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 195. orr.

6 harrokeriaz adlag

Hark harrokeriaz erantzun ziolako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 947. orr.

Sedanok harrokeriaz erakusten zuen gauza morboso eta pornografikoen zaletasuna.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 126. orr.

Beltzaran txikiak ez zuen erantzun, baina ia antzeman ezinezko irribarretxo bat egin zuen, harrokeriaz eta handiusteaz betea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 262. orr.

Begi harrokeriaz eta handinahiez beteekin, nabarmenkeriaz begiratu zion eskumuturreko erlojuari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 51. orr.

7 harrokeriazko izlag

Apetaldi suizida hau, harrokeriazko bekatuaren ordaina, aberrazio espirituala da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 124. orr.

Handitasunezko eta harrokeriazko moral bat.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 225. orr.

"Espainian ez dago inor hain gazterik hain lan on zabala idatzi duenik", dio biografoak halako auzo-poz harrokeriazko batez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 40. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus