Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haien bekaizgoak harrotu ninduen oharkabean eta, harroaldiarekin batean, arraitu eta hantu nintzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 393. orr.
Hemen ere jasan behar izan genuen etsaiaren harroaldia. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 107. orr.
Gizakia, harroaldi, itsualdi, pozaldi, eroaldi, urrialdi, itxuraldi, zintzoaldi... eta beste hutsaldi ugariz betetako zorro sintetikoa baita. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 298. orr.
Harroaldia hartua zuten belek. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 204. orr.
Gaitzeko harroaldia eman dakogu ileari. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 12. orr.
Lucasek autoa abiarazi eta hauts harroaldi baten erdian egin zuen azelerazio burrunba. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 88. orr.
Edo Donibane Lohizune eta Ziburu alderat, bi herri horietan ere bazterrek hartu baitute harroaldi bat guziz airosa, larunbatean Atun-Bestarekin, igandean estropada eder batzuekin... Herria 2003-07-10
Gau eta egun alabainan nolako harroaldia ez du hartzen hiri horrek! ttipi eta handi, denak jauntzi xuri ta gorritan! holakoetan, aise erraiten da sasoina gorenean dugula. Herria 2004-07-05