Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atxiloturiko lagunen artean bazen zaldun harro bat, guztiz eramanezina. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 280. orr.
Jende fedegabea, harroa eta biraolaria. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 471. orr.
Gizon harroa zen Oppenheimer, bazekien berak ere. Berria - Kultura 2004-05-22
Harroa zen, eta bere bihotz harro hura sutan zegoen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 45. orr.
Gaitzari aurre egiteko modu hori gogoko zuen gaztearen arima harroak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 281. orr.
Arrano harroaren ordez "oilobusti" bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 139. orr.
Zer animalia nardagarri, gaizto, harro eta higuingarria. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 267. orr.
Pilota munduko bi oilarrik harroenetarikoek elkarren aurka jokatuko dute gaur Logroñon, Adarraga pilotalekuan. herria¬
Oso harroa da, izan ere, eta haren harrokeria eta handikeria haren sendotasuna baino handiagoa da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 937. orr.
Bere ustez oso harroa zelako, baina niri ez zitzaidan hain harroa iruditu. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 100. orr.
Garaia eta harroa zirudien erregeak, kasketa azpiko ileak elurrezkoak izan arren. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 86. orr.
Uste dut Virgilio baino harroagoa naizela. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 15. orr.
Harroa haiz, eta bihotz-gogorra. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 140. orr.
Horra, adiskideak, zenbateraino nintzen ergela eta harroa garai hartan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 111. orr.
-Harroa halakoa! -esan zuen, beldurtzeko moduko sarkasmoz-. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 54. orr.
Aurpegi harro askoa jarri huen ba atzokoan! Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 104. orr.
Malfoyren aurpegiko begiratu harroa desagertzen hasi zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 97. orr.
Bere edontzi hustutik nire edontzi hustura eraman zuen bere begirada harroa. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 216. orr.
Atzerako keinu harro bat egin zuen eskuagaz. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 78. orr.
Zure kideen ele-mele harro eta ergela. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 119. orr.
Gorde nazazu, Jauna, hilezkortasunaren amets harro guzietatik. Berria - Kultura 2004-03-31
Adegiren jarrera «harroa» salatu zuen Martinek. Berria - Ekonomia 2004-07-22
Joseba Egibar eroso, gaia ezagutu eta egoera menderatzen duenaren aisetasun harro samar horrekin. Berria - Harian 2005-06-23
Nazien ergelkeria harroari zioten ikara berebizikoa zen gerra-urte haietan. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 13. orr.
Algara harro bat egin zuen eta lo geratu zen algararen erdian. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 165. orr.
Zientziaren aurrean halako ezjakintasun harroa eta are mespretxua erakusten zutenen aldetik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 46. orr.
Sinagogari, berriz, apaltasun harroz, soilki "scòla" deitu ohi zioten, ikaskuntza eta heziketa hartzen den lekua. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 26. orr.
Haren asmoak inperialagoak bihurtu ziren, eta haren jarrera harroagoa eta urrunagoa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 190. orr.
Artile harroa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 24. orr.
Bere aitarena bezalako ilea dauka, harroa, gaztaina kolorekoa. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 134. orr.
Bere ilaje harro eta naroa bizkarrean behera aske duela. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 36. orr.
Azenario koloreko artilezko ileorde harro batekin. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 87. orr.
Urteak pasa dira eta joan da kalpar harroa. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 109. orr.
Tripaz gora jarri nintzen sofan, gorputz erdia zintzilik, hankak zabal eta luze, pubisa harro eta ausart -beti izan dira oso politak nire Venusen mendia eta nire ile sarriak-. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 92. orr.
Piparatutako tabako harroa sakatu eta beheko sutik hartutako ziriarekin piztu zuen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 44. orr.
Eta ostarte urdinak, hodei zuri harroen zuriak berak ilundurik itxuraz, sakondu-edo egin ziren beren urdinean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 54. orr.
Zabal dezadan tabernako atea, eta sar bedi haize harroa istorio zahar batekiko ene memoria loratzera. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 13. orr.
Euskal Herriko itsaso harroari so zaude, haren kolore aldakorrari oharturik. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 18. orr.
Itsasaldi harroa den guztietan izaten da arrantza ona. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 64. orr.
Zure haurtzaroko itsasoa miretsi nahiko zenuke, Sokoa edo Donibane aldeko itsaso harro bizia. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 168. orr.
Nola ibai harro batek pisudunak hondoratu eta pisu gabeak azaleratzen dituen, hala Praga kanpotarrak etxekotu eta etxekoak erbesteratu egin dituen hiria da. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 259. orr.
Oilar beltza, luma horixka batzuk ere bazituena; isatsa, berriz, berdexka, eta gangarra benetan harroa. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 62. orr.
Zenbat eta zakil-haria gehiago tenkatu, orduan eta erekzio harroagoa eragingo didazu. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 136. orr.
Zakil tente eta harroari nola heltzen zion. Aitor Arana «Onan», 2000 - 13. orr.
Kontent zen nire harro aireak apalduak zituelako. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 89. orr.
Bere buruari aparteko harro-haizerik eman gabe. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 40. orr.
Ondoren, harro itxura eginaz, ikusgarri nagi ibiliz, hoteleko atetik sartu nintzen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 127. orr.
"Ezagutzen nau!", harritu zait barrena lotsatu beharko nindukeen harro puntu inozokeriazko batez. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 165. orr.
Alabaina, Graxi txikitatik urguilu-ontzi eta harro-putzua zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 137. orr.
· Autoritatearen, Boterearen hizkuntza harro-arrotzean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 41. orr.
Dibertigarri zitzaidan nolako destaina harro-nabarmenez janzten zuen azterketetan, arauzko alkandora faxistaren ordez, kokospeko beltz xelebre bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 50. orr.
Eskolako txanoa eskuetan estutuz, neure buruarekiko arrotz, istorio kontalari sudur-harro bat bere istorioetan galdua eta etxeratzeko irrikaz. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 19. orr.
Williams andrea emakume handia eta sendoa zen, bular-harroa eta zango-mardula. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 30. orr.
Jennifer titi-harroaren posterra. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 153. orr.
Ezer egiten ez zuen gazte bilo-harro bat aurtiki zuten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 197. orr.
Ipurdi-harro haiek egunak zituen ordu guztiak esamesaka ematen zituztelako eta bera haiek isilarazteko gauza ez zelako. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 100. orr.
Clémence da [...], luze ihar bat, ipurdi harro dabilena, barnetegi batean ikasi zuelako. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 223. orr.
· Goranahiko tontoez ari naiz hemen bereziki, hots, tonto-harroez. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 192. orr.
Oilarra baino harroago jarririk. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 88. orr.
Oilarra bezain harroa, erbia bezain izutia. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 114. orr.
Dukesa bat bezain harro, eta neskametxo bat bezala gorriturik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 143. orr.
Luzifer bezain harroak zarete. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 88. orr.
· N. jaun artistak, oilanda bat bezain hegal-harro, hanka sartu du lorategiko putzu batean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 254. orr.
Lurretik ipurdia hurbil du harroak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 234. orr.
Harroa bazara, bakardadea maitatzea komeni zaizu; harroak bakarrik gelditzen dira beti. Berria - Gaiak 2004-05-19
Harroei kasu gutxiago egin eta inoiz ere ez harrotu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 76. orr.
Harro lotsagabeak otzantasunera erakartzeko, behera beza bere burua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 395. orr.
Hilketa bat egin, eta bizitza osoan harro oroitu. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 62. orr.
Harro atera nintzen azterketatik. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 39. orr.
Harro ibili gara azken urteotan harrotzeko arrazoiak genituelako. Berria - Kirola 2004-10-21
«Hunkiturik eta harro» agertu zen Paco de Lucia Asturiasko Printzea saria irabazi duela jakitean. Berria - Kultura 2004-07-15
Maritxuk nahi zuen hegazti ankerra heldu da gose eta harro. Aita, ordea, eta ama berdin, harro sentitzen zen Alberto haiekin egoteaz. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 138. orr.
Aingura igo, haizeari zapi bat eman, eta hantxe abiatu ginen, astiro, airos eta uraren gainean harro. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 33. orr.
Nik hamar segundoan bukatuko nukeen, nahi izanez gero -pentsatu zuen, bere zintzotasunaz harro. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 299. orr.
Rajab-ek, harro, fusila bizkarrean hartu zuen berriro. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 24. orr.
Begiratu zidaten, nik ere bai haiei, hotz eta harro, han neronek aginduta baleude bezala. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 47. orr.
Barre txikia egin zuen harro samar. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 36. orr.
Harro baino harroago jarriko zinateke. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 114. orr.
Hego-haize egunetako orbela bezain harro-alai utzi ninduten Faulknerren argibideek. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 93. orr.
· Ikusten duela nola datorkion etxera neska bat, harro demonio, "begiak jasota dituela", aitarengatik galdetuz. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 64. orr.
· Konturatu nintzen Estatuko kapitolioaren aurrean, masta handiaren puntan, hegotarren bandera zegoela harrera-emaile, haizea harro igurtziz; gerra zibilean “sezesionista” deitutako bandera bera. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 184. orr.
Nire bularretan ibili da biribil txikiak eginez, zehatz milikatuz, jakinduriaz putz eginez, erantzun dute nire titiburuek eta harro jaiki dira. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.
Bere zakil tentea harro eta prest azaldu zitzaidan begien aurrean. Aitor Arana «Onan», 2000 - 125. orr.
Gero, ostatuko barraren aitzinean daudela eta hirugarren zerbeza edanda, harro bai harro botako dizute belarrira. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 57. orr.
Bazirudien gizaki haiek guztiek ez zutela izan, ordura arte, gizartearen hierarkia eder horri eusteko adina indarrik, bazkaldu aurretik hartaz harro bai harro bazeuden ere. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 99. orr.
Harro egon beharko zenuke zeure semeaz! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 175. orr.
Bouvilletarrak harro daude plaza horretaz XVIII. mendekoa delako. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 64. orr.
Bere buruaz harro zegoen tipulak lurretik jasotzean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 195. orr.
Beñat Arrabit auzapeza harro zagon 10 urtez ereman den proiektua hoin ederki bururaturik ikusteaz. Herria 2005-05-19
Nitaz harro zegoela antzeman nion, eta horrek apur bat hurbildu ninduen gizon ezezagun harengana. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 185. orr.
Harroago baitaude egin dutenaz esan dutenaz baino. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 46. orr.
· Harro nengoen nirea zelako enpresa guztiko gestio garbiena. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 28. orr.
· Klitoria harro dago, tente, gori-gori. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 65. orr.
Aski harro naiz kolpez eginik bidea: kardiologoari ez diot salatuko ene balentria. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 111. orr.
Ez da guti harro gizona erraiten didalarik euskara aski menperatzen duela Egunkaria irakurtzeko. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 117. orr.
Gure hautua izan duk, eta harro gaituk. Herria 2003-03-10
Zutaz harro naiz. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 38. orr.
Bienvenue izeneko diskoaz biziki harro dira Root'system taldeko bederatzi adiskideak. Berria - Kultura 2004-06-04
Erraz gerta daiteke bere buruaz loriatzen dena harro izatea, eta bere burua denei maitagarri zaiela uste duelarik, denei gogaikarri izatea. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 291. orr.
Peio Setoain auzapezak harro izaiteko arrazoinik badu, segur! Herria 2005-09-29
Harryk hontz hari posta hartu zionean, lumak tente jarri zituen harro-harro, hegoak zabaldu eta leihotik kanpora irten zen ilunpetara. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 12. orr.
Bigarren ordezkari nagusia familian! -esan zuen, harro-harro txistua irentsiz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 56. orr.
Ziur nago harro-harro aritzen dela bere konkisten berri ematen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 114. orr.
Segidan, Santxo, harro-harro eginda eta behin Tzaleren zorrotik ateratako orrazia bere eginez, joan zen bigarren sariaren bila. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 62. orr.
Oiloren bat harro-harro kakarazka hasten denean. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 143. orr.
Txantxangorria, berriz, harro-harro, inoren umea ateratzen eta gero hazten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 152. orr.
· Kapela berdea atzerantz erorita eta kobre-koloreko ile kiribilak harro-harro eginda. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 45. orr.
aski harro (5); aurrean harro (4); baina harro (14); batean harro (4); bedi inor harro (4); bere buruaz harro (10); beti harro (4); bezain harro (17); burua harro (6); buruaz harro (16); da harro (6); dio harro (7); du harro (4); dute harro (4); egindako lanaz harro (7); egindakoaz harro (5); ere harro (13); esan zuen harro (6); eta harro (143); eta harro dago (5); eta harro daude (4); eta harro egon (4); eta harro harro (7); eta harro nago (12); eta harro sentitzen (4); eta harro zegoen (5); eta zein harro (4); ez da harro (4); gizon harro (4); haiek harro (4); hain harro (17)
harro ageri (6); harro agertu (18); harro agertu zen (7); harro agertzen (12); harro altxatzen (6); harro asko (10); harro atera (4); harro azaldu (7); harro baino (5); harro baino harroago (5); harro bat (17); harro baten (4); harro bedi (5); harro begiratzen (5); harro dago (34); harro dago bere (6); harro dagoela (14); harro dagoen (9); harro daude (18); harro daudela (4); harro dauden (4); harro dira (6); harro edo (5); harro eginda (5); harro egiten (4); harro egon (39); harro egon behar (9); harro egongo (14); harro egotea (4); harro egoteko (31); harro egoteko moduko (6); harro egoteko modukoa (4); harro egotekoa (6); harro egoten (4); harro erakusten (15); harro erakusten du (4); harro erakutsi (11); harro ere (4); harro esan (15); harro esaten (14); harro esaten zuen (4); harro eta (96); harro eta pozik (4); harro ez (11); harro ez daitezen (4); harro gaude (25); harro harro (123); harro harro eginda (5); harro hitz (7); harro hitz egiten (5); harro hori (5); harro izan (7); harro jartzen (4); harro mintzatu (4); harro nago (54); harro nagok (4); harro nengoen (23); harro samar (10); harro samarra (6); harro sentiarazten (7); harro sentitu (23); harro sentitu nintzen (5); harro sentitu zen (5); harro sentitzeko (6); harro sentitzen (32); harro sentitzen zen (7); harro zaudela (4); harro zegoela (13); harro zegoen (59); harro zegoen bere (7); harro zen (8); harro zeuden (11)
hartaz harro (5); horretaz harro (6); inor harro (5); izanaz harro (11); izateaz harro (10); lanaz harro (9); nago harro (8); naiz eta harro (6); neure buruaz harro (4); ni harro (5); nion harro (4); nitaz harro (9); oso harro (47); oso harro nago (6); pozik eta harro (16); tonto harro (4); zegoen harro (4); zein harro (8); zeinen harro (5); zion harro (4); zuen harro (19); zuen harro harro (6)
begirada harroa (5); bular harroa (4); eta harroa (21); hain harroa (8); harroa da (10); harroa den (6); harroa eta (26); harroa izan (5); harroa zen (8); indar harroa (4); jarrera harroa (5); oso harroa (5)
are harroago (5); baino harroago (16); baino harroagoa (4); eta harroago (9); ezin harroago (7); gero eta harroago (4); harro baino harroago (5)
eta harroak (11); harroak dira (6); harroak eta (10)