Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
harripe 1 iz harrien azpia.
Loreak sortu ahala hiltzen eta xomorroak harripeetatik atera eta kiskaltzen ziren paraje hartan. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 311. orr.
2 harripean harrien azpian.
Abenduaren 15ean bere etxera joan zen eta etxea harripean ikusi zuen, urtegitik urak ekarritako harrien azpian, han hil zitzaion familia osoa. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 102. orr.
Galdu zeure dirua senide edo adiskidearen alde, eta ez harripean herdoiltzen utzi. Elizen arteko biblia Si 29,10
Hor irabiatzen dira absurdoan, beren hodeiaren azpian, zokozorriak beren harripean bezala. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 89. orr.