Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

harrikada 1 iz harri ukaldia.

Momenturik egokienean, harrikada bat jaurti eta aurpegian jo nuen bete-betean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 39. orr.

Ondo jaurtitako harrikada batek animalia jotzen zuenean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 76. orr.

Gabik sekulako harrikada eman baitzion buruan Joxeri.     «Bizia lo», 2003 - 69. orr.

Mutil horrek harrikada batez zauria egin zidan.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 58. orr.

Harrikada batzuk etxearen fatxadaraino iritsi ziren.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 146. orr.

Hortik ihesi goaz, buztanikara gizonaren harrikadatik bezala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 199. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Berehalaxe harrikada erauntsi batek beirak puskatu zituen, eta ateak botatzear zegoen jendetza hura kale kantoitik jendarmeak azaldu zirenean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 78. orr.

3 harri ukaldi batek ibiltzen duen tartea

Harrikada baten bidea egin zutenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 309. orr.

Erresistenteen harresitik harrikada baten tartean, hain zuzen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 303. orr.

Harrikada bateko bidea egin baino lehen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 580. orr.

Harrikada batera aldendurik, otoitz santuan murgildu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 323. orr.

Anaiek aukeratutako lekutik harrikada batera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1080. orr.

La Bodeguita del Medio-n afaldu genuen, katedral zaharretik harrikada batera.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 167. orr.

Butroiko kurtzea deritxonetik Laukizerantz, harrikada batera dagoan jatetxe hau fama handikoa da inguruetan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 43. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

harrikada bat (4); harrikada batera (4); harrikada futurista (3); harrikada futurista prepositiboa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus