Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urrez eta harribitxi landuz inguraturik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 263. orr.
Esmeralda harribitxi berde hori da, ez? Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 298. orr.
Pena ematen din, horrelako neskak harri bitxiekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 207. orr.
Leihosareak harribitxi, errubi eta esmeraldez eginak izatea nahi dut. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 223. orr.
Ibaia merkatarien besoa baita, merkatarien harri bitxiak, urre-zilarrak ekarri eta eraman egiten dituena, beti irabazia utziz, beti etekina atereaz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 17. orr.
Harri bitxi bat erosiko niola erabaki nuen, bitxi polit bat, zinez, erosi eta bere bitxi kutxatxoan jarri nuen, tximinia erlaitzean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 242. orr.
Haren blusa eta gona harribitxiz ehunduak zeudela zirudien. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 308. orr.
Trenbiderik ez dago harribitxizko meatzeetara iristeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 40. orr.
Beraz, zu zaitugu Santosek hain esne-mamitan gordetzen duen harribitxia. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 87. orr.
Robinhok 20 urte ditu, eta Brasilgo harrobiko azken harribitxia da. Berria - Kirola 2004-10-28
Peruko antzinako kulturetako harribitxi arkeologikoak. Berria - Kultura 2004-05-12
Harribitxi bat; balio literario jakinez gain, mundu zahar baten osoko erakusketa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 42. orr.
80ko hamarkadan ipuingintzak eman zituen harribitxietatik bazter samarrean geraturiko perla bakan batzuk. Berria - Kultura 2004-11-13
Ebanjelioaren "harribitxi ezkutua" aurkitu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 105. orr.
Apaltasunaren harribitxiak egiten du distira haietako bakoitzarengan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 194. orr.
Munduan zehar gure hizkuntzarekiko interesa duten harribitxietako bat hungariarra da. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 15. orr.
Esmeralda bila joan zen harribitxi-bilatzailea, dena utzita. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 45. orr.
Kapot gainean jesarritako neskaren harribitxi begiek inguruko guztia arakatzen dute. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 207. orr.
azken harribitxia (8); belarri handiko harribitxia (4); ebanjelioko harribitxia (3); harribitxi eder (3); harribitxi ezkutuak (3); harribitxia gordetzen (3); harribitxiak eta zura (3); harribitxiz apaindua (8); harribitxiz zamaturiko (3); harribitxizko intsignia (3); harrobiko azken harribitxia (4); ugariz eta harribitxiz (3)