Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harrezkero deitzen diote "Deabrua". Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 153. orr.
Harrezkero inork ez zien ukatuko gehiegikeriaren xarma behintzat. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 35. orr.
Sade, harrezkero, perbertsoaren, sadikoaren eredua da. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 10. orr.
Harrezkero soto ilun hartako txokoren batean kukuturik egonen zen, xagu izutia bezain gris eta dardarati. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 124. orr.
Urte asko joan dituk harrezkero, ia bizitza oso bat. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 102. orr.
Gau batez diskoteka batean ezagutu nuen eta harrezkero niri segika dabil. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 80. orr.
Gurasoek ziotenez, bi minutuan osatzen zituen bostehun zatiko puzzleak umetan, eta, harrezkero, bost milakoak eman behar izan omen zizkioten. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 209. orr.
Santa Klara, harrezkero, oso kontsolaturik geratu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 971. orr.
Gau hartan -eta batez ere harrezkero- piztu egin ez ziren lagunen lanparak bezain ilun geratu nintzen, eta bete-betean dastatu nuen irainaren zaporea. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 37. orr.
Herbert ez da, ordea, harrezkero, inoiz Palenquera joan! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 252. orr.
Han ez da bakerik izan harrezkero. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 83. orr.
Egundoko putakeria egina ziotela, diru mordoa galdua zuela harrezkero. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 130. orr.
Zenbat urte igaro ote dira harrezkero? Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 133. orr.
Bizitza ez zen berriro lehengoa izan harrezkero. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 162. orr.
Keinu horrek ez dit gehiago alde egin, harrezkero. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 209. orr.
Harrezkeroko jardunak erakutsi duenez, ondo bete ditu jarritako helburuak. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 229. orr.
Obra berari eginiko harrezkeroko aipuetan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 373. orr.
Ez zuen uste kalumniaren arriskupean zegoenik, eta harrezkeroko haren ekintza ederrek aurrekoek baino adore handiagoa erakutsiko dute. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 234. orr.
Halako batean emazte-ohia, orain beste batekin maiteminduta dagoen emakumea, han agertu eta harrezkerokoak kontatzeko. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 208. orr.
Harrezkeroztik, esperantza eztiak ordezkatu du kezka krudela. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 53. orr.
Harrezkeroztik bizitza interesgarriago bihurtu zitzaion Del Valleri. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 54. orr.
Hannak harrezkeroztik zer egin duen ere ez dakit; horretaz hitzik ere ez. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 244. orr.
Ikasleek, harrezkeroztik, ezkutuan egiten zituzten bihurrikeriak, eta, jakina denez, agerikoak baino okerragoak izaten dira horiek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 372. orr.
Bigarren tomoa 1855ean argitaratu zen lehen aldiz, eta, harrezkeroztik, "lehen aldaera" hori argitaratu dute beti. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 13. orr.
-Badakit amona ez dela eztitan bizi izan, gaztetan behinik behin, baina urte asko joan dira harrezkeroztik, aita. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 29. orr.