Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mahasti artean, albotara bi harresi zituen bide estu batean. Elizen arteko biblia Zen 22,24
Zeharkatu du hiriaren harresia eta gizon argal bat ikusi du. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 157. orr.
Israeldarren baten gorpua ikusten banuen Ninibeko harresiez kanpora jaurtikia, hartu eta lur ematen nion. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 104. orr.
Nafar hiriburuko harresiak.. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 212. orr.
Dorreen eta harresien zimenduak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 690. orr.
Teilatuetaraino eta harresiaren almenetaraino. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 138. orr.
Herio usai beltzez inguratua gelditu da Gorritiko gaztelu ingurua: harresiko kosketan mordoka "ipuzcoano castillanoak" hilotzik. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 134. orr.
Harresien erlaitzetan jarritako zuzien argi dardarkariak. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 221. orr.
Gero, Maginot harresian zen leku ahula, Sedan-eko inguruan, bortxatu zuen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 112. orr.
Eta hantxe eraiki zuten hiri bat, harresiz inguraturik. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 27. orr.
Harresi erdi eroriaren arrailduran iguana bat ikusi dut. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.
Bigarren harresira iristeko zaudenean lanrober bat pasatzen da inoiz egiten ez duen erronda txatxu batean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 18. orr.
Iruñeko harresien zaharberritze lanen bigarren atala abian. Berria - Kultura 2004-02-06
Gure etxea harresiei atxikia zen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 48. orr.
Jerusalemgo harresiak eraikitzen ari ziren judu guztiek. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 153. orr.
Harresia eraitsi aurreko urteetan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 44. orr.
Harresiak eraisteko erabakia. Askoren artean «Rataplan» - 19. orr.
Harresiak suntsitu ondoren. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 26. orr.
Harresiak deuseztu eta desegin zizkietela eta jauregiaren bi muturretan zeuden defentsarako dorreak porrokatu eta eraitsi. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 19. orr.
Harresi, dorre eta ateen kalkulua. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 590. orr.
Ura harresi bat baino eraginkorragoa zen udaberriak hazitako errekan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 287. orr.
Txinako harresi handia. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 71. orr.
Harresi almenadunak patio hertsi bat inguratzen zuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 217. orr.
Harresi sendo eta garaia zuen, hamabi atekoa. Elizen arteko biblia Ap 21,12
Dorre trinkoak eta harresi menperakaitzak. Elizen arteko biblia Is 2,15
Harresi beltzaire ilun itsusia. Txillardegi «Putzu», 1999 - 32. orr.
Bada hemen gertu, hiriko harresian, dorre bat oso zabala, barnean leku handia duena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 629. orr.
Hiriko harresia behera etorriko da. Elizen arteko biblia Jos 6,5
Hormigoizko harresi batean. Berria - Mundua 2004-02-13
Orduan naiz ohartzen hormen loditasunari: egiazko harresiak, Erdi Aroko gazteluetakoen idurikoak. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 34. orr.
Ez da hormigoizkoa edo porlanezkoa, plastiko beltzezko harresia da. Berria - Harian 2005-09-09
Etenik gabeko harresi bat jaso ahal izateko. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 77. orr.
1961ean hasi ziren eraikitzen Berlin hainbeste urtetan bitan zatituko zuen harresia. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 79. orr.
Berlingo harresia erori eta gero gertatutako hondamenaren ondoren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 137. orr.
Alemania erdibitzen zuen harresia inork bota baino, erori egin zen berezko ustelez. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 59. orr.
Oraindik zutik dirau Marokok duela 25 urte Mendebaldeko Sahara zatitzeko eraiki zuen 2.600 kilometroko harresiak. Berria - Harian 2005-09-09
Herrixka [...] metro erdiko altuerako harresi batez inguratuta zegoen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 133. orr.
Hilerrira eraman eta harresiaren kontra fusilatzeko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 24. orr.
Kuartelaren esparrua mugatzen zuen harresiaren espaloi lerroari jarraitu zitzaion. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 43. orr.
Presako harresiei porlana ematera. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 29. orr.
Itxaropena galdurik, etzan egin zen portuko harresiaren kontra. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 234. orr.
Ikastetxeko harresia eskalatzen hasi ginenean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 383. orr.
Baratzeko harresiaren gainetik igaro ziren. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 68. orr.
Auzo horiek harresi elektrifikatuaz inguratuak dira. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 279. orr.
Duela oraino berrogeita zenbait urte, etxearen paretak edo harresiak zutik zeuden, gehienak segurik. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 40. orr.
Lehen izan zen hor elizaño bat, eliza txar edo eliza zahar bat, harresiek eta ongi kurutzatuak diren izkin harri ederrek oraino erakustera emaiten diguten bezala. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 109. orr.
Hosapeko gaztelua alkazar eder bat zen, hiru harresi-inguru zituena babes. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 100. orr.
Tomas Atondok ere bere familia guztia eraman zuen harresi gainetara, oihuka. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 36. orr.
Harresi gaineko pasabidera. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 143. orr.
Sekulako txalo eta oihuen artean, lehenengo harresi-puska bota zuen lurrera. Txillardegi «Putzu», 1999 - 40. orr.
Harresi-zuloetatik irtengo zarete. Elizen arteko biblia Am 4,3
Afal ondoren, han abiatzen zen Casin Cholet oilo-harrapaketan Parisko harresi-hobien ifrentzuetan. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 105. orr.
Venus, Vulkano eta Marteren etxeak hiri-harresietatik kanpora jarri behar dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 850. orr.
Defentsa harresien hondakinak ageri ziren, harriak etxeko beste eraikuntzetan erabili bazituzten ere. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 34. orr.
Iparraldeko harresi-oinetatik hegoaldekoetara zebilen aztia zaldi gainean. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 115. orr.
Goitik zetozen urak gelditu egin ziren, harresi luze bat eratuz. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 25. orr.
Israeldarrek lehorbide horretatik igaro zuten itsasoa, ur harresiak zituztela ezker eta eskuin. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 172. orr.
Bertze batean, suzko harresiak ikusi nitian. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 231. orr.
Alde guztietara hedatzen zen lanbro harresia. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 53. orr.
Leiho honen aitzinean mendiaren malkarrak bere harresi erraldoia jasotzen du begi bistatik ezkutatzeraino. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 120. orr.
Guduen eta kristauen sineskeren arteko harresi gogor eta gaindiezinena. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 246. orr.
Esperientziaz zekien portaerako seriotasun eta neurritasun hau harresi eta babeski sendo dela deabruaren gezien aurka. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 705. orr.
Nahiz eta eritasunak osasunaren harresi eta babestoki kasik gehienak desegin eta porrokatu zizkion orduko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 216. orr.
Bere bihotzeko harresi ilun horretara. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 188. orr.
Agatak arratsaldean Otsabideko kermezan ikasiak ezpainen harresietan kolpeka susmatzen zituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 228. orr.
Gogoaren izuak ezabatzen baitira, munduko harresiak irekitzen eta gauzak sortzen ikusten ditut hutsune eskergan zehar. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 167. orr.
Bere itsustasunaren harresiaren atzean gorderik. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 116. orr.
Intolerantziaren harresiak haustea. Berria - Euskal Herria 2004-05-30
Gotortu eta babestu egiten baita neurosi eta ustekeriazko harresi baten atzean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 131. orr.
Harresiak altxatzea beste erremediorik ez zaigu geratzen: aurrena metafisikoak -legeak, arauak, prezioak-, eta gero fisikoak -guardiak eta murruak-. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 203. orr.
Hizkuntzarena harresi gaindiezin zitzaidan. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 28. orr.
Inkomunikazioaren harresietan bermatzen zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 66. orr.
aguraingo harresi aretoan (4); beste harresi (5); bi harresi (4); da harresi (3); eta harresi (20); eta harresi baten (3); gabeko harresi (3)
harresi aretoan (5); harresi barruan (4); harresi barruko (3); harresi bat (14); harresi batek (5); harresi baten (14); harresi edo (3); harresi eta (13); harresi gabeko (3); harresi gainean (15); harresi gainean dagoen (4); harresi gaineko (3); harresi gainera (5); harresi gainetik (15); harresi garai (3); harresi gisa (3); harresi guztiak (4); harresi handi (3); harresi handia (13); harresi handia espaziotik (4); harresi handiak (3); harresi handiz (3); harresi hiria (5); harresi luze (4); harresi ondoan (3); harresi ondoko (3)
hiriko harresi (3); ondoko harresi (3); txinako harresi (9); txinako harresi handia (7); zen harresi (5); zuen harresi (7); zuten harresi (4)
berlingo harresia (12); berlingo harresia erori (4); defentsarako harresia (4); duen harresia (4); eta harresia (5)
harresia behera (4); harresia bota (8); harresia da (3); harresia eraiki (8); harresia eraiki zuen (3); harresia eraikitzeko (3); harresia eraikitzen (4); harresia eraitsi (3); harresia erori (6); harresia erori eta (3); harresia eta (5)
inguruko harresia (4); jerusalemgo harresia (4); lotsaren harresia (3); zegoen harresia (3); zen harresia (3); zuen harresia (4); zuten harresia (4)
arteko harresiak (3); donostiako harresiak (3); edo harresiak (3); eta gaurko harresiak (3); eta harresiak (14); eta harresiak apurtuz (3); gaurko harresiak (4)
harresiak altxatzen (3); harresiak apurtu (3); harresiak apurtuz (23); harresiak apurtuz koordinadorak (5); harresiak bota (7); harresiak eraiki (3); harresiak eraikitzen (3); harresiak eraisteko (5); harresiak eraisteko baimena (3); harresiak eraitsi (7); harresiak ere (5); harresiak eta (3); harresiak ikusi (3); harresiak suntsitu (4)
hiriaren harresiak (3); hiriko harresiak (6); jerusalemgo harresiak (10); zure harresiak (5)
eta harresian (4); harresian zehar (3); hiriko harresian (3)
berlingo harresiaren (3); duen harresiaren (3); eta harresiaren (6); harresiaren aurka (3); harresiaren aurkako (3); harresiaren aurrean (5); harresiaren azpian (3); harresiaren beste (5); harresiaren beste aldean (4); harresiaren gainean (5); harresiaren gainetik (7); harresiaren inguruan (5); harresiaren kontra (10); harresiaren ondoan (7); harresiaren parte (3); hiriko harresiaren (3); kanpoko harresiaren (4); zuen harresiaren (6); zuten harresiaren (3)
harresiek eta (3)
bi harresien (4); bi harresien arteko (3); eta harresien (5)
harresien arteko (4); harresien arteko atetik (3); harresien aurkako (3); harresien aurrean (7); harresien barruan (5); harresien beste (3); harresien gainean (7); harresien gainera (3); harresien gainetik (7); harresien inguruan (5); harresien kontra (5); harresien zaharberritze (3)
eko harresien (3); eko harresien zaharberritze (3); hiriko harresien (9); iruñ iruñ
europa gotorlekuko harresietan (4); gotorlekuko harresietan (4); hondarribiko harresietan (4); mousserolles harresietan (3); zure harresietan (3)
eta harresietatik (3); harresietara hurbiltzen (3); harresietatik kanpo (9); harresietatik kanpora (4); harresiez kanpora (3); hiriko harresietara (3)
harresiko ate (6); harresiko ate bat (3); harresira hurbildu (3)
aurpegia harresituz (4); barru harresitu (3); barru harresitua (4); barru harresituak (6); barru harresituaren (4); bere aurpegia harresituz (4); hiri harresitu (3)
eta harresiz (5); harresiz inguratu (3); harresiz inguratua (6); harresiz inguraturik (4); harresiz kanpoko (4)