Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hoteleko harreragilearen aholkuari jarraiki. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 109. orr.
Harreragileak plano bat zerabilen esku artean: burokrata frantses bat, frantsesik ulertzen ez zutenekin zeharo zakarra. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.
Dianak ospitale handi batean lan egiten du harreragile bezala. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 19. orr.
Rakel Ameskoa? -galdegin dit harreragileak, eta nire baiezko imintzioa ikusirik, zorrotxo bat luzatu dit. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 311. orr.
Harreragileak goitik behera miatu zuen etorri berria. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 11. orr.
Hoteleko harreralekura helizearekin azaldu naizenean, "oh, again..." esan digu keinu etsitu batekin harreragileak, horretara ohituta balego bezala. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 156. orr.
Zergatik ez diozu harreragileari zeure etorreraren berri eman? -galdetu zidan. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 8. orr.
Bero itogarria izan genuen harreragile Campeche-n. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 47. orr.