Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
harraskatu, harraska, harraskatzen du ad Hatz egin; igurtzi, karrakatu.
Behin eta berriz harraskatu beharra dago harri honen gainean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 76. orr.
Ondoren, behatzak eraztunez hornituriko eskuek biltzen dituzte, oihala azkazalekin harraskatuz. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 54. orr.
Arnasak harraskatu egiten zion eztarrian. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 144. orr.
Indar bat egiten du eta begiak harraskatzen, ongi iratzartzeko gisan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 114. orr.