Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Anaietako inork, [...] ez beza sosik edo dirurik jaso, ez hartu eta ez harrarazi, ez jantzitarako, ez liburutarako, ez eta inolako lanen saritzat ere. Joek baso bat ardo harrarazi zion Mariari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 138. orr.
Hara, Mary Grimes, hartzen ez badut, harrarazi iezadazu, behar dudala konturatzen naiz eta. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 272. orr.
Ezti-nahastura hartatik gaixoari eskainiz eta harraraziz, ontzi osoa hustu zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1033. orr.
Harrarazten zion edari bera ematen omen zitzaien garañoei hanka puskatzen dutenean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 297. orr.
Aitak aurpegia hain zuri ikusten zionean, anemia zuela esan eta burdina harrarazten zion. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 81. orr.
Posible dela herdoilaren hirira Eliot ekartzea, Artxandako autobusa harraraztea. «Kuskue tanden», 2004 - 27. orr.
Etsi bat hartua du, harrarazia diot hobeki erraiteko, erranik bosgarrenean nagoela, eskaleretarik ibili behar eta ez zutela zangoek atxikiko. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 95. orr.
Alabainan, gero eta buraso gehiagok euskararen hautua egiten dute beren haurreri eskolako bidea harraraztean. Herria 2004-04-08
Kanpoko errealitatearen oldarrak gainezka egiten zizun aste haietan, zerbait pentsarazten, jarrera bat harrarazten. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 90. orr.
Agintzari hori izan zen erabakia harrarazi ziona. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 15. orr.
Eta amagana itzulirik, harrarazi nion alaba aldi baterako urruntzeko, landara eramateko deliberoa... «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 192. orr.
Heriotzak azken erretreta harrarazten dion arte. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 68. orr.
Dalilak bere belaunetan lo harrarazi zion Sansoni, eta gizon bati dei egin zion. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 41. orr.
Gurdiaren balantzak lo harrarazi egin zion haurrari. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 212. orr.
Beraiei parte harraraziz hildakoen oroimenez plazer hutsagatik burutzen zituen erritu horietan. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 163. orr.
Horietan, gramatika, gauzaki konplexu eta sistematikoa da, batera existitzen diren balioei jokoan esku harrarazten diena. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 170. orr.
lo harrarazi (4)