Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

harrapakin 1 iz harrapatzen den ondasuna.

Hiria suntsitu nuen, hiritarrak aiztoz hil nituen, emazteak eta harrapakinak gurekin eraman genituen, eta denon artean banatu.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 47. orr.

Horrekin batera, harrapakin gaitza ere bai: "Berdan" markako 1.200 fusil, 400 granada, espartin mordo handi bat, burusiak dozenaka...  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 166. orr.

Bidaztiak, abereak eta zalgurdiak harrapakin ederra izango zirela lapur basati horientzat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 192. orr.

Inperioko armada -bere soldatatik eta ez harrapakinetatik bizi zena [...]-.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 82. orr.

Itxuraz babesgabea zen harrapakinari atzaparrak eransteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 195. orr.

Gerrako harrapakinaren banaketan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 229. orr.

Kapitainak bere harrapakina lurperatu zuen tokian.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 140. orr.

Sartaldeko Indietan piratek berenganaturiko harrapakin eskergak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 140. orr.

2 harrapatzen den animalia.

Otsoak [...] ez du bertan behera uzten harrapakina.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 91. orr.

Basakatua zelatan zegok oraindik, harrapakinaren azken ahamena jaten ari duk hartza.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 145. orr.

Harrapakinaren gainera oldartzeko prest dagoen piztia bezala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 443. orr.

Harrapakina bilatzen duen ehiztariarena eta ehiztariaren etsipena lortu nahi lukeen ehizakiarena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 40. orr.

Zeren ez baita egia ehiztariak harrapakina eskuratzeko hiltzen duela.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 138. orr.

3 irud

Guretzat harrapakin aproposenak bikoteak izaten ziren: neurri ertaineko txakurreme motxinberoak eta neska gazte ederrak osatutako bikoteak, hain zuzen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 16. orr.

Nire sadismo psikologikoa, eta batez ere harrapakinak hautatzeko dudan begi zorrotza.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 90. orr.

Harrapakin bila, begirada erdizirkular batez begipean hartu nuen antzeztoki guztia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.

Ez dut trago bati ezetz errateko usadiorik, eta, gainera, ez nuen nahi harrapakinak ihes egin ziezadan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 254. orr.

Bistan zen andre hura gauzaeza zela bizitzeko; batere indarrik eta helbururik gabe, ohitura txarren harrapakin erraza.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 168. orr.

Argia urratzen hasia zuan, astiro-astiro, eguzkia bere harrapakinari, munduari, neurria hartzen ari balitzaio bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 155. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere harrapakina (11); gudu harrapakin (3); gudu harrapakintzat (3); harrapakin bila (5); harrapakin gisa (9); harrapakin izan (3); harrapakin izango (4); harrapakin ugari (11); harrapakin ugari hartu (3); harrapakinak hartzera (3); harrapakinaren gainera (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus