Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Inbaditzaileek ankerkeria izugarriak egiten omen zituzten, harrapaketak, lapurretak, suteak, hilketak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 189. orr.
Alarikoren agindupean 410ean godoek burututako Erromaren setioa eta harrapaketa. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 27. orr.
Hartutako hirien harrapaketa eta suntsipena. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 276. orr.
Ez dio aipatzen etxean egin dioten harrapaketa. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 233. orr.
Osasun publikoaren gordailua gizabanakoen harrapaketatik babestu beharraren gainean. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 30. orr.
Gizakiaren harrapaketa-grina laburraren eta axolaez luzarokoaren xedea. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 165. orr.
Aurreko gauean jasandako harrapaketa-saioaz zen bezainbatean, galdera bat eta bertze hainbertze aholku. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 334. orr.
Isidorak ikusi du umea lore harrapaketan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 78. orr.
Txori harrapaketari ekiten genion zepoak bekorotzetan gordez. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 72. orr.
Askotan -Pantxok aparteko trebezia zuen harrapaketa hartarako- eskuetan habiak zituztela itzultzen ziren guregana. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.
Afrikan lehoi harrapaketan ibil zitekeen tribu galdu bateko erraldoi horietako bat. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 39. orr.
Balearen harrapaketan ere parte hartu izan nuela. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 34. orr.
Bruselak %9 murriztu ditu Bizkaiko Golkoko antxoa harrapaketak. Berria - Ekonomia 2004-12-23
Itsas biologoek diotenaren arabera, egungo harrapaketa maila ezin da mantendu. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 71. orr.
Harrapaketa itsasoan (arrain eta itsaskien arrantza) eta lehorrean (besteren gerezi, intxaur, nafar perretxiko, barraskilo, uso) praktikatzen dugu oraino. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 13. orr.
Harrapaketan ibiltzen diren dibortziatuekin saiatuz gero, beharbada zeozer lortuko zenukete. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 22. orr.
Segurtasun indar irakiarrek arma eta munizio harrapaketa handi bat egin zuten, joan den ostiralean. Berria - Mundua 2004-07-11
Azken urteotan Iparraldean egiten den heroina harrapaketarik handiena izan da. Berria - Euskal Herria 2004-10-21
Autoaren edo motorraren edo kamioiaren deskontrola ikusgarria izaten zen, zirraragarria: iraulikoak, itzuli-mitzuliak, oinezkoen harrapaketak. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 16. orr.
Neska-mutilak erdian, harrapaketan jolasten. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 240. orr.
Harrapaketan lasterka eta saltoka hasi dira beste batzuk plaza zabalean, inola ere gelditu ezinik. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 41. orr.
Edozein haurrek lasterka edo jauzika edo beste haurrekin harrapaketan dabilelarik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 7. orr.
Talde hura beste anitzetan ikusi nuen, futbolean, harrapaketan, soldaduetan eta beste hamaika jolas klasetan. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 27. orr.