Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Asko eta asko baitira berdindu beharreko ertzak: pobreziaren ertza, justiziarik ezaren ertza, handi-mandien harrapakeria eta esplotazioaren ertza. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 158. orr.
Seguraski aberats familia guztien hasieran egon da antzeko harrapakeria. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 94. orr.
Benjamin Franklinek ez zuen nahi arranoa estatu berriaren ikurrean egotea, berez «lapurreten eta harrapakeriaren animalia» delako. Berria - Mundua 2004-02-15
Dorothy ere zineman arrakasta lortzeko asmoz etorria zen Hollywoodera, baina harrapakerian ibili besterik ez zuen egin, behin eta berriz, gauza mordoxka lapurtu, erostetxe handi batean. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 11. orr.