Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

harrapakari izond/iz harrapaketan edo harrapakerian ibiltzen dena.

Gorpu gaxte gorri hura zintzilik gurutze batean ipini zuten, besteen eskarmenturako, hegazti harrapakariek desegin zezaten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 68. orr.

Ez kasurik egin, gazte: hobe hala -hots egin zuen Frau Streicherrek, esku harrapakari bat besagainean pausatzen zidala-. gizarte kontsumitzale harrapakari honen baloreak aldatzeko asmoz dabilan gazte mugimendu bat.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 150. orr.

Harrapakari erraldoien dantza zabalari beha.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 226. orr.

Dantzaleku arrunt batean bukatu nuen, harrapakari arrunten modura zebiltzan turista arruntez betea zegoena.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 198. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus