Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Garai haietan mila inguru harpidedun ba omen zituzten. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 94. orr.
Pariserako hamar bidaia zozkatzen ditu urtero harpidedun berrien artean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 283. orr.
Harpidedunek etxeko postontzian jasoko dute egunkaria. Berria - Euskal Herria 2004-02-20
Harpidedunen zerrendan. Berria - Harian 2005-02-17
Gure aita Círculo de Lectores delakoaren harpideduna zen. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 35. orr.
Aspaldiko urtetan HERRIA kasetaren harpideduna zen. Herria 2005-02-27
Irutxulo astekariko eta Berria egunkariko harpidedun guztiek jasoko dute egunkari berria, zuzen-zuzenean bihurtu dituzte argitalpenaren harpidedun. Berria - Harian 2005-02-17
PIKAren harpideduner proposatua da aldizkaria beren laguner ezagutaraztea. Herria 2002-09-26
Harpidedunen kopurua goiti joanen dela uste dute. Herria 2004-06-10
Badakit futboltzale ainitz badela Frantzian, bainan onartuko dutea harpidedun izaitea futbolaren ikusteko. Herria 2004-12-23
Aberdeen-en, 1714an, Pope-ren Iliadaren sei liburukien harpidedun egin nintzen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 129. orr.
Ordenagailua birusekin bonbardatu zioten, sikarioak bidali zizkioten etxera, Eusko Ikaskuntzaren aldizkari guzti-guztien harpidedun egin zuten behin eta berriro. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 103. orr.
Ama I diritti della scuola zeritzan eskola-aldizkari bateko harpidedun egin zen metodo didaktiko modernoak ikastearren. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 61. orr.
Argia aldizkariko harpidedun egin nintzen. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 80. orr.
eta harpidedunen (4); harpidedun bat (3); harpidedun egin (7); hunen harpidedun (3); kaseta hunen harpidedun (3)