Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon-emazteak, larruz jantziak, harpeetan bizi ziren garaian. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 39. orr.
Nehor ez da harpeko sarrera goibelean ageri. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 92. orr.
Ahmetek, harpe barrenean, sua piztu zuen ardagaiaz eta suharriaz. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 131. orr.
Harpe bateko zoko ilun batean. Berria - Euskal Herria 2004-04-01
Massabielleko harpe miraritsua. Txillardegi «Putzu», 1999 - 331. orr.
Paleolitoko harpeetako biztanlea. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 251. orr.
Toki hark Joanttori lapurren harpea gogorazi zion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 101. orr.
Platonen harpeko kide sentitzen nintzen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 217. orr.
Ekain, Altxerri eta Otsozelaiko harpeetako margoen inguruan. Herria 2004-05-06
Egunaren indarrak harpe baten gerizara bultzatu ninduen; barrenean bazen zulo bat, eta zuloan eskailera bat, han beheko ilunbera amiltzen zena. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 119. orr.
Makpelako soroko harpean ehortzi zuen Abrahanek bere emazte Sara, kanaandarren lurraldean. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 61. orr.
Emaztearen eztiki biluzteko gogoa ernatu zitzaidan, haren harpe usantsuaren milikatzeko adibidez. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 108. orr.
Zer ziren bada burumuinaren harpe hitsetarik jaukitzen zitzaizkion ele horiek? Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 20. orr.
Harpe urrin dorpea. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 172. orr.
Azken sototik jalgi nintzenean, harpe zuloaren ahoan aurkitu nuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 122. orr.
harpean ehortzi (5); harpean ehortzi zuten (3); isturitzeko harpeetan (4); makpela soroko harpean (3); otsozelaiko harpeen (4); otsozelaiko harpeetan (5); soroko harpean (6); soroko harpean ehortzi (3)