Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

harpa (ETCn 882 agerraldi; orobat arpa g.er.) 1 iz musika tresna handia, hiruki formakoa, bi eskuez jotzen diren hariak dituena.

Bidearen bi aldeetan paraturik zeuden, eta haizeak dar-dar eragiten zien hariei, harpa batenak balira bezala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 178. orr.

Mehatxu modura harpari soinu zoli bat ateraz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 200. orr.

Amaganako maitasunak, berriz, harpa bezalako soinu mehe eztia.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 78. orr.

Maelek, bitartean, harpa txiki bat atera zuen bere kaparen barrutik.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 16. orr.

Ekin zion nire harpa akordatzeari, eta gero, ekarri zidan, eta erran zidan: [...].     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 78. orr.

Maite Idirin-ek bi musikari ukanen ditu aldean: Muriel Dupin harpan eta Marise Graciet flautan.  Herria   2004-12-09

Hamabi bat kometari, erdialdetik sokez tenkatuta, haize leunak durundi eragiten baitzien harpa eolikoak balira bezala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 316. orr.

Hitzak koblakari baten harpa hotsa dirudi.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 11. orr.

Gaur Miramongo eguarteetan flauta eta harpa kontzertua.  Berria - Kultura   2004-02-28

2 harpa jo1

Harpa jo behar dut hain segur; eta gainera hainbat denbora emanen dut garbitzen eta apaintzen, zeren eta egun ontsa orrazturik nahi baitut egon.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 71. orr.

Batzuetan arratsaldean ahal dut; kantuaren edo harpa jo beharraren estakuruz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 261. orr.

Behe aldean Mael, enbor batean eserita, beraiei begira zegoen, adia galdurik bere harpa jotzen zuelarik.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 164. orr.

3 harpa jo2 adarra jo, iseka egin.

Garbi zegok: Etxabe harpa jotzen ari zaidak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 34. orr.

"Ume hauei ere eman behar al diegu?", esan du Ramonek, harpa jotzeko gogoz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 108. orr.

Harpa jotzen ari zitzaidalako susmo haiek.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 77. orr.

Nori arraiori uste duzu harpa jotzen diozula?  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 55. orr.

Martinek, holakoetan beti egin ohi duenez, umorez hartu du nire harpa-jotze saioa.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 190. orr.

4 harpa-jotzaile1 (orobat jole eta joile) iz harpa jotzen duen musikaria. ik harpalari.

Vienako Orkestra Filarmonikoko harpa jotzaileak.  Berria - Kultura   2004-06-05

Isabelle Olivier Bretainiako harpa jotzaile eta konpositoreak.  Berria - Kultura   2004-03-24

Biola, lira, harpa, ttunttun edo arrabita joleek lagundurik, bertze batzuk eguzkitan dantzan ari direla.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 27. orr.

Dol Amrothetik herri osoko arpa-jolerik bertutetsuenak iritsi ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 303. orr.

Hernaniar emazte harpa joile hunek segurtatzen du aspaldidanik Benito Lertxundiren ondoan bigarren boza.  Herria   2002-10-10

5 harpa-jotzaile2 (corpusean harpajole soilik) izond isekaria.

-Zu demasako harpajolea zara, Olga.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 53. orr.

-Harpajolea bai zu! -esan zidan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 158. orr.

6 harpa-jotze

Literatur aldizkari bateko zuzendariak, berriz, testu bat eskatu ondoren, itzuli egin zion, harpa-jotze bat iruditu baitzitzaion.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 8. orr.

Su-eten iraunkorrarena, harpa-jotze iraunkorra baino ez da.  Berria - Harian   2006-03-23

Martinek, holakoetan beti egin ohi duenez, umorez hartu du nire harpa-jotze saioa.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 190. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

harpa jo (5); harpa jotzailea (3); harpa jotze (3); harpa jotzen (6); harpa txikia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus