Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harmonium txiki baten aurrean eseri da, oinak pedaletan sartu eta eragiten hasi zaio. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 141. orr.
Egia zen, kolegioko kaperan jotzen nuen harmonioa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 73. orr.
Nork jo behar du orduan elizako harmonioa? Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 175. orr.
Virginiaren ezkontzan harmonioa jo behar zuenak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 175. orr.
Harmonioaren aurretik pasatzean begiratu egingo dizut. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 78. orr.
Zutik entzuten genuen, txapelak erantzita, eta, harmonioaren soinuek ninderamaten bitartean, inguruan nituen gizon guztiekin bat egiten nuela sentitzen nuen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 193. orr.
Harmonium ttiki baten doinuak eta hiru haurren kantu minberak entzuten dira bagoi bete-betean. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 144. orr.
Harmoniuma lardaskatzen duena hamaika urteko Hanmantu mutikoa da. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 145. orr.
Osaba batek erakutsi zion Hanmanturi harmoniumean kantu batzuk jotzen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 145. orr.