Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izartegiaren mugimendu harmoniko eternalean arimak bere harmoniaren ideala kontenplatzen zuen. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 104. orr.
Haizeak eztitu egiten ditu doinu minak, espazioak apaldu egiten ditu hots desafinatuak, dena ordenatzen da osotasunean, eta emaitza harmonikoa duzu. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 205. orr.
[Irakurlearen] arimaren hari bat jotzen asmatzea, sentiberatasunen artean izaten diren uhin harmoniko berezi eta ulergaitz horiei esker.Bere azalaren zuritasuna bizia zen, areago marmolarena esnearena baino, eta bere lerroak, lepotik belaunetaraino, erabat harmonikoak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 26. orr.
Modulazio harmonikoa artegintzarako pentsatua dago, horregatik horren kantuak halako prestutasun aparta eta dotorea izaten du. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.
Urrezko zenbakia segida "harmonikoaren" muga dela batez ere. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 250. orr.
Azaltzen ziolarik gitarra-joleari nola gitarraren hots harmonikoen azpian [...] numeroen mundua zegoen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 268. orr.
Musilen Ulrichek, atributurik gabeko gizonak, ez dauka eite harmonikorik muinera jotzeko, ez du batasunik ikusten muinaren altzoan babesteko. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 139. orr.
Eta nola ez hartu aintzat, harreman harmonikoen sare zabal horretan, naturalezaren emaitzarik altuena, andrea eta gizona? Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 151. orr.
Ez nuela ez etxerik ez harreman harmonikorik ez haurrik eduki nahi. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 99. orr.
Teknologia digitala mundu harmonikoagoa lortzeko bide dugu. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 125. orr.
Oinarrizko maiztasun horretaz gainera, ahoskorden zati txikiagoen mugimenduari dagozkion maiztasun harmonikoak daude, oinarrizkoaren multiplo osoak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 111. orr.
Itsasoak dituen egoera desberdinetan oinarrituta, urpeko musika islatu du egileak alderantzizko harmoniko zatikatuak erabilita egileak berak azaldutakoaren arabera. Berria - Kultura 2004-10-06
Bere ahotsa, harmonikoetan aberatsa, indartsua eta kolore bereziduna da. Berria - Kultura 2004-02-01
Adagio baten gozotasunean arpegio ez-harmoniko batzuk tartekatzen dira. Berria - Kultura 2004-10-17